Nafarroako Eguzki Bultzada

2020 urtean «Nafarroako Eguzki Bultzada» erosketa kolektiboa errealitate bihurtzea espero dugu. Konfinamendu egoera dela eta erosketa kolektiboaren inguruko informazioa bidaltzen dizuegu.

Izena emateko epea zabalik dago, nahi duenak eta instalazio fotovoltaikoa eskura dezakeenak etxean erabiltzen den energia elektrikoaren portzentaia bat bertatik bertara ekoizteko. 

Egun 31 izen-emate jaso dira, eta guztiek aurre informea jasota dute iada. 50+1 instalazio fotovoltaiko martxan jartzea da erosketa kolektiboaren xedea. Mb Solar ingenieritzak etxetik lan egiten jarraitzen du eta egoerak ahalbidetuko duenean, aurre-informea jaso duenari bisita teknikoa egiten hasiko dira, behin betiko instalazioa eta kontratua definitzeko.  Bisita guztietan gomendatutako segurtasun neurriak beteko dira.

Erosketa kolektiboaren inguruan galderarik izatekotan, mesedez jar zaitezte gurekin harremanetan telefonoz (693909154) edo emailez (energiagara@somenenergia.coop, auto@somenergia.coop).

Tokiko taldearen ekimenak kooperatibakide bolondresen lanari esker garatzen dira, beraz, zuen ekarpen, galdera eta/edo eskaera guztiak ongi etorriak izanen dira.

Osasuna eta energia on.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio esta protegido por reCAPTCHA y laPolítica de privacidady losTérminos del servicio de Googlese aplican.

El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.