Home > Grupos Locales > Euskadi > Som Energia Bilbao > Pintxo Energetikoa Energia Gara Bilbao Taldearekin

Pintxo Energetikoa Energia Gara Bilbao Taldearekin

[CASTELLANO]

Orain dela urte bat, Energia Gara Bilbao Tokiko-Taldeak Bizkaiaren bazkide guztiei formulario bat bidali zien. Formulario horrek Bilboko Tokiko-Taldearen funtzionamenduari buruzko bazkideen ezaguera jakin nahi zuen baita taldearen ekintzetan, jarraian edo noizbehinka, parte hartzeko bazkideen interesa ere.

Jasotako erantzunen oinarrituta, eta kooperatibaren barruko ezaguera eta bazkideen partaidetza areagotzeko nahian, Energia Gara Bilbao taldeak, lehenengoz, Bizkaiko bazkide berrientzako ongietorri-saio bat antolatu nahi du. Orokorrean, kooperatiba ezagutu nahi duen edonorentzat zabalik, eta  bereziki, Energia Gara Bilbao taldeak zer egiten duen eta zer egin ahal izango duen adierazteko.

Saioa Bilboko Louise Michel Liburuak liburutegian, Elkano kalea 27, 2017ko maiatzaren 25ean, 19:00etan ospatuko da.

Saio honek Bizkaiko bazkideei honako hauek eskaini nahi dizkie:

  • Kooperatibari laguntasuna emandako eta eredu energetikoaren eraldatzearen alde lan egiteko beste pertsonak ezagutzea. Tokiko-talde baten zeharko partaidetza SOM kooperatibaren funtsa da bere hasieratik.
  • Energia Gara Bilbao tokiko-taldearen helburuei, jardunbideei eta erakundeari buruzko informazioa eskuratzea eta, ahal bada, gure ekintzetan parte hartzea. Guretzat kooperatibaren tokiko-taldeak partaidetzarako eta aktibismorako guneak dira.

Saioan 3-4 minututako informazio-pilularen formatua erabiliko da, non pertsona desberdinek Energia Gara Bilbao taldetik egindako azkeneko urteetako ekintzak aurkeztuko dituzten. Gero, zalantza eta eztabaida saioa egingo dugu edozeinek zalantzak, ardurak, galderak, … proposatu ditzala.

Eta, noski, bazkideon arteko ezaguera indartzeaz aparte, mokaduak ere jango ditugu. Eta , ez ahaztu, zure inguruneko baten bat interesatuta badago, etortzera gonbida dezakezu bazkide ez izan arren.

Bilerara joango diren nahiak eta ardurak betetzea espero dugu!

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio esta protegido por reCAPTCHA y laPolítica de privacidady losTérminos del servicio de Googlese aplican.

El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.