Home > Grupos Locales > Navarra > Energia Gara Nafarroa > ANAIARTEKO ERAKUNDEAK_06: SumaconCausa

ANAIARTEKO ERAKUNDEAK_06: SumaconCausa

Gaurkoan gizarte ekonomia alorrean esperientzia eta aktibitate gehien duen erakundetako bat aurkezten dizuegu. SumaconCausa erakundea.Som Energia / Energia Gara jaio zenetik argi zuten hauxe izango zela euren energia hornitzailea, balore berdinak baititugu eta gure aktibitatearen helburua bera baita; gizarte justu, solidario eta jasangarriago baterako bidea egitea.

Euren izenetik hasita, nabariak dira euren asmoak: “Sumaconcausa izena suma gamaña eta sumak kawsay hitzetan oinarritua dago, aymara eta quechua hizkuntzetan hurrenez hurren. Hitz horiek kultura andetarrean “bizitza ona”-ri eta “ondo bizi eta elkarbizitzea”-ri egiten diote erreferentzia, bizitza oparoari, gizarte-ongizate ekonomiko eta politikoari, naturarekiko eta gizakien arteko armonian. Bazterketarik gabe eta kolektibo eta kooperatiboa, norbanakoarena eta lehiakorraren aurretik ezarriz”.

unnamed (1)

Eta egunerokoan ere halaxe erakusten du, Sumaconcausa alor ezberdinetan aritzen diren eta euren giza eta gizarte baloreak partekatzen dituzten enpresa ezberdinen elkarte bat da. Hurrengo post-etan banaka aurkeztuko dizkizuegu.

Eurek dioten moduan beraien artean bat eginez elkarte bat eratuz joan dira, ekimenak eraikiz doan giza talde bat, ondo bizitzearen kultura hori berreskuratu eta ongizate kolektibo bat lortuz, beste herriekin eta naturarekin harremanak kontuan hartuz. Egiten dituzten aktibitate nagusiak honakoak dira:

  • Ekimen ekonomiko alternatiboak asmatu eta garatu.
  • Ekonomia solidarioan persona ekintzaileak bultzatu.
  • Taldearen ekimen ezberdinen artean sinergiak sortu eta ekimen berriak babestu.
  • Gizartze sistema sozial, ekonomiko eta politiko justu eta bidezkoago bat bultzatu.

Hasteko euren bulego nagusietan egon gara, non espazioa partekatzen duten erakundeetako batzuk ez dauden kolektiboaren barnean. Espazio honetan kooperatibako bazkide dira eta gure kooperatibaren bitartez energia kontsumitzaile dira.

Aurrez aipatu bezala asko eta anitzak dira Sumaconcausa osatzen duten erakundeek garatzen dituzten aktibitateak: jaki ekologikoak , garbiketa ekologikoak, bioconstrucción, etxebizitza kooperatiba, hezkuntza….aurrerantzean deskribatuko dizkizuegunak. Bakoitzaren informazioa nahi izanez gero eskaintzen dizkizuegun link horiek erabiliz egin dezakezue eta erosketak egiterakoan giza eta ingurumen baloreak kontutan hartzea ez zalantzan jarri. Eguneroko ekintza orok balio du.

Egunerokoan laguntzeko Sumaconcausako  gure lagunek, aurrerago aurkeztuko dizuegun enpresometroa garatu dute.

Sumaconcausako lagunekin bat egin nahi baduzue euren webaren bitartez nahiz telefonoz egin dezakezue (948 29 19 09, baita euren kontaktu formularioa betez ere.

Jaso gure agurrik beroena eta ekonomia sozial y solidarioa,

 

 

 

Harremanetarako:

energiagara@someneriga.coop
San Agustin 24, etxabea. iango gaituzue 19:30tatik aurrera. 31001 Iruñea (Hilabete batzeko lehen eta hirugarren asteartetan)

Harpidetu gure Blogean.  Jarrai gaitzazu Twitter eta Facebooken

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio esta protegido por reCAPTCHA y laPolítica de privacidady losTérminos del servicio de Googlese aplican.

El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.