Home > Grupos Locales > Navarra > Energia Gara Nafarroa > FAB LAB COWORKING-EN IKASTARO ETA BIDEO GRABAKETA JARDUNALDIA

FAB LAB COWORKING-EN IKASTARO ETA BIDEO GRABAKETA JARDUNALDIA

Aurreko otsailaren 4an Fab Lab Coworking-eko lagunek (www.fablabcoworking.com)  Tafalla Kalean kokatzen den euren lokaleko ateak  ireki zizkiguten. Arlo ezberdinetako profesional ezberdinek euren sormena lantzen duten espazio erakargarria da. Lan hori bakarkakoa da, baina era osagarri eta kooperatiboan egiten dute, gizartearen zerbitzura lan eta berrikuntza talde bat sortuz.

Sartu eta berehala energia positiboa arnasten zen eta jomuga berriak ezarriz lanean jarraitzeko gogoa ematen zuen toki baten parte sentitu ginen.

4501787d-9ddc-45e8-8611-d7cbcbd1fec1

Minutu batzuen buruan Fab Lab Coworking-eko sarrera auditorio bihurtu zen, honako ikastaroan murgilduta: “Merkatu elektrikoa eta zure argiaren faktura uler ezazu”.

Gure kide Javier Zardoya izan zen karga didaktiko handidun azalpena egitearen arduraduna, non, sistema energetikoaren aurrean eta kontsumitzaile gisa, beren zalantza eta ezinegonak erakutsi zituen ikuslego oso parte-hartzailearen aurrean, merkatuaren analisia egin zen.

Bestalde, aipamen berezia eta eskerrik beroenak Luis Arrietarentzat (https://vimeo.com/arrieta360), Energia Gara-rekin bere kamara, denbora eta talentua partekatu baitzituen, kooperatibari buruzko hedapen bideo bat eginez, Youtuben (https://www.youtube.com/watch?v=pK7TOk3HINs)  eta beste sare sozial batzuetan eskuragarri dagoena.

 

ANIMA ZAITEZ IKUSI ETA PARTEKATZERA

 

Harremanetarako:

energiagara@someneriga.coop
San Agustin 24, etxabea. iango gaituzue 19:30tatik aurrera. 31001 Iruñea (Hilabete batzeko lehen eta hirugarren asteartetan)

Harpidetu gure Blogean.  Jarrai gaitzazu Twitter eta Facebooken

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio esta protegido por reCAPTCHA y laPolítica de privacidady losTérminos del servicio de Googlese aplican.

El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.