Home > Grupos Locales > Navarra > Energia Gara Nafarroa > Asteburu honetan, apirilak 8, 9 eta 10ean, Nafarroan gizarte-ekonomiaren arloan

Asteburu honetan, apirilak 8, 9 eta 10ean, Nafarroan gizarte-ekonomiaren arloan

cartel feria 2016

Asteburu honetan, apirilak 8, 9 eta 10ean, Nafarroan gizarte-ekonomiaren arloan urtero egiten den hitzordu garrantzitsuenean izango gara gu ere.

Iruñeko autobus geltoki zaharrean izango den azokan guk ere informazio gune bat izango dugu, zuen duda, galdera eta zalantzak argitzeko; energia kontsumoari buruz, bazkide egin edo argindarra kontratatzeko eta abar.

Informazio gunearen ordutegia honakoa izango da:

17:00etatik 20:00etara ostiralean
10:00etatik 20:00etara Larunbatetan
10:00etatik 14:00etara Igandean

Gurekin batera, zuen interesekoak izango diren proiektu andana aurkituko dituzue. Eredu ekonomiko bat bultzatzeko bidean, sektore guztietan lanean dabiltzan lagun eta elkarte pila bat izango dira bertan; banka etikoa, telefonia, elikadura, artisau produktuak eta abar. Guzti honekin, eredu ekonomiko jasangarri bat izatea posible dela, erreala dela, agerian gelditzen da.

Hemen duzue informazio gehiago

Feria2014
Zer da Energia Gara/Som Energia?

Som Energia/Energia Gara energia berriztagarria ekoiztu eta merkaturatzen duen irabazi asmorik gabeko kooperatiba bat da. Gure lan esparru nagusiak, energia merkaturatu eta ekoiztea dira, jatorri berriztagarridunak, noski. Eredu energetiko bat bultzatu asmoz gabiltza lanean, 100% berriztagarrietan oinarritzen dena hain zuzen.

Zer egiten dugu?
% 100 energia berriztagarria ekoiztu eta merkaturatzen dugu.

Zergatik Energia Gara-Som Energia?

Erregai fosiletan oinarritutako egungo eredu energetikoa jasanezina da. Som Energia, %100 energia berriztagarrietan oinarrituriko eredua bultzatzeko konpromisoa hartu duen irabazi asmorik gabeko kooperatiba da. Kooperatiba bazkideen esku dago modu eraginkor, garden eta arduratsuan.

Harremanetarako:

Tel: 972 183 386 , astelehetik ostegunara, 9-tik 14-ra

energiagara@someneriga.coop
San Agustin 24, etxabea. iango gaituzue 19:30tatik aurrera. 31001 Iruñea (Hilabete batzeko lehen eta hirugarren asteartetan)

Harpidetu gure Blogean.  Jarrai gaitzazu Twitter eta Facebooken

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio esta protegido por reCAPTCHA y laPolítica de privacidady losTérminos del servicio de Googlese aplican.

El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.