Home > Grupos Locales > Navarra > Energia Gara Nafarroa > MAIRAGAKO mankomunitateak energia berriztagarrien eta ekonomia sozialaren aldeko apustua egin du ENERGIA GARAREN eskutik

MAIRAGAKO mankomunitateak energia berriztagarrien eta ekonomia sozialaren aldeko apustua egin du ENERGIA GARAREN eskutik

Aurtengo udaberriaz geroztik Energia Gara irabazi asmorik gabeko kooperatibak Mairagako Mankomunitateari elektrizitatea hornitzeari ekin dio, mankomunitatearen hornikutza kontratatzeko konkurtsoan puntuazio altuena lortu ostean.

Mankomunitateak jasangarritasunarekiko (ingurugiroaren zainketa, aldaketa klimatikoaren kausa nagusi diren negutegi efektua sortarazten duten gasen isuriak gutxitzea eta abar) eta eredu ekonomiko eta sozial berri batekiko duen konpromezua kontutan hartuz kontratatu da energía elektrikoa Energia Gara / Som Energiaren bitartez. %100 berriztagarria den elektrizitatea komertzializatzen duen irabazi asmorik gabeko kooperatiba da, Nafarroan babes handiduna, ia 1200 bazkide eta 1750 kontratutik gora dituena. Horietatik batzuk mankomunitateak lanean diharduen zonaldekoak dira; are gehiago dira kooperatibaren bitartez argia kontratatu duten etxebizitzak, negozioak eta empresa txikiak.

Mankomunitateak emandako urrats honek, beste erakunde publiko batzuk kooperatibak lanean daramatzan sei urteetan eman izan ditzuzten urratsek bezala, elektrizitatea kontratatzeko modu hau ziurra eta modu arrunta baino garestiagoa ez dela erakusten du, kasu askotan merkeagoa ere izatera iritsiz.

Som Energiaren eredu kooperatiboak 35.000 bazkidetik eta 50.000 kontratu elektrikotik gora ditu. Ohiko konpainia elektrikoen eredu ekonomikoarekiko alternatiboa den eredu baten aldeko apustua egiten du, erantzunkizun sozial eta energetikoa bultzatuz erakunde publiko eta lokaletatik hasita.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio esta protegido por reCAPTCHA y laPolítica de privacidady losTérminos del servicio de Googlese aplican.

El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.