Home > Autoproducción > Nafarroa > Nafarroako Eguzki Bultzada / Impulsa Navarra Solar > «Nafarroako Eguzki Bultzada » erosketa kolektiboa aurrera doa.

«Nafarroako Eguzki Bultzada » erosketa kolektiboa aurrera doa.

[También en: Castellano]

Izena emateko epea zabalik darrai, instalazio fotovoltaiko bat eskuratuz etxean erabiltzen dugun energia elektrikoaren portzentaia bat bertatik bertara ekoizteko aukera izanen dugu.

Momentuz 23 instalazio  burutu dira iada eta (50+1). instalazioa ekonomia sozial eta solidarioaren sareko zein erakunderi zuzenduko zaion aurki erabakitzeko aukera izanen dugu.

Oraindik erosketa kolektiboan izena eman ez baduzu edota zure etxean instalazio fotovoltaiko bat paratzeko dudatan bazaude, lagungarria eginen zaizun informazioa hurrengo loturetan:

  • Nafarroako Gobernuak Irailaren 22an antolatutako “Autohornikuntzara zuzendutako eguzki energia fotovoltaikoa” webinarrean parte hartzeko galdetegiari lotura. Bertan ere erosketa kolektiboari buruzko informazioa jasotzeko aukera izanen duzue.
  • Irailaren 24an Elortzeko elkartean antolatutako hitzaldia

Energia Gara Nafarroa taldeko ekimenak kooperatibakide bolondresen lanari esker garatzen dira, beraz, zure parte hartze presentziala edota birtuala, proposamen, ekarpen, galdera edo eskaeren bitartez, ongi etorria da beti.

Zure aletxoa emateko beharra eta energia sentitzen baduzu mesedez jar zaitez harremanetan telefonoz edota sare sozialen bitartez (693909154) edo nahiago baduzu energiagara@somenenergia.coop helbidera idatzi.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio esta protegido por reCAPTCHA y laPolítica de privacidady losTérminos del servicio de Googlese aplican.

El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.