Home > Grupos Locales > Euskadi > Som Energia Bilbao > Garoñaren behin betiko itxiera eskatzeko elkarretaratzea Bilbon

Garoñaren behin betiko itxiera eskatzeko elkarretaratzea Bilbon

[CASTELLANO]

Datorren ostegunean, urtarrilaren 26an 10.30 -etan, Santa Maria de Garoña zentral nuklearraren behin betiko itxiera eta eraistea eskatzeko elkarretaratzea ospatuko da Bilbon, hainbat erakunde eta Bizkaiako Garoñaren Kontrako Foroaz osatutako talde zabal batek deituta. Energia Gara Bilbo-tik elkarretaratze honetan parte hartzera eta informazioa hedatzera animatzen zaituztegu. Atxikita doakizue deialdia eta prentsa oharra:

ELKARRETARATZE Deialdia

Arrazoia:

Santa Maria de Garoñako zentral nuklearraren behin betiko itxiera eta eraistea, Estatuko Gobernuarekin egiten diren negoziaketetan LEHENTASUNEZKO eta ATZERATU EZINEZKO puntua izan dadila eskatuzea.

Eguna: urtarrilak 26
Ordua: 10:30
Lekua: Gran Vía 85, Bilbo

Datorren urtarrilaren 26an, Garoñako zentral nuklearra berriz ere martxan ez jartzeko Arauz Besteko Proposamena eztabaidatuko da Eusko Legebiltzarrean, talde sozialistak sustatua. Hainbat erakunde ekologista, gizarte mugimendu, sindikatu, alderdi politiko, bizilagun elkarte eta Bizkaiko Garoñaren Kontrako Foroaz osatutako talde zabal batek, Proposamen honen aurrean dugun dezepzioa agertu nahi dugu; izan ere, edukinik gabekoa dela iruditzen zaigu eta zentral nuklearra betirako ixteko premiazkoak diren ekintza zuzenak eta beharrezkoak esijitzen ez direla uste baitugu.

Estatuko Legebiltzarrean lantzen diren gaien inguruko negoziaketak pil-pilean dauden honetan, Santa Maria de Garoñako zentral nuklearraren behin betiko itxiera eta eraistea, negoziaketetan LEHENTASUNEZKO eta ATZERATU EZINEZKO puntua izan dadila eskatzen du gizarteak, ekintza erreal eta berehalakoak martxan jarriz. Hare gehiago, CSN Espainiako Segurtasun Nuklearrerako Batzordearen zuzendaritza teknikoaren bilera bihar bada ere, El País egunkariak gaur aurreratu duenez, erakunde honek prestatu duen txostena zentral nuklearra berriz zabaltzearen aldekoa dela jakin dugunean.

Gainera, zentral nuklear guztien itxiera progresiboa ere gehitu beharko litzatekeela uste dugu, gainontzeko zentral nuklearrak berriz ere martxan jartzeko baimenak ukatzea, Segurtasun Nuklearreko Kontsailuaren independentzia bermatzea eta zentral nuklearrak barne hartzen ez dituen eredu energetiko berri bat lortzeko lanari ekitea.

Horregatik deitzen dugu elkarretaratzea egitera, datorren urtarrilaren 26an, osteguna, Eusko Jaurlaritzak bilbon duen ordezkaritzan, 10:30etan.

Deitzen dute:

AAVV de Bilbao CCOO, Eguzki, EH Bildu, Ekologistak Martxan, Energia Gara, ESK, Equo, Ezker Anitza, Foro Contra Garoña de Bizkaia, Goiener, Greenpace, LAB, 15M Bizkaia, PAH, PCPE, Podemos, STEILAS, Sagarrak, Udalberri

Garoña elkarretaratzea 2017-1-26

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio esta protegido por reCAPTCHA y laPolítica de privacidady losTérminos del servicio de Googlese aplican.

El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.