[También en: Castellano]
Som energia kooperatibako tokiko taldetik, Energia Gara Nafarroatik, Noaineko Udalarekin batera, gure elektrizitatearen faktura ulertzeko tailerra antolatu dugu.
Bertan, gure etxeetan eta enpresetan jasotzen dugun elektrizitate-fakturaren osagaiak deskribatuko ditugu, kontzeptuen jatorria eta hauek optimizatzeko aukerak azalduko ditugu.
Lorenean izango da asteazkenean, maiatzaren 30ean, arratsaldeko 7etan hasita.
Parte hartzeko, informazioa partekatzeko eta zabaltzeko animatzen zaitugu; eta egungo energia eredua aldatzen lagunduko duen pauso txiki hori ematen ere bai.
Energia on