[También en: castellano]
Lehiaketa irabazten duen enpresak Nafarroako Eguzki Bultzada izeneko autoprodukzio fotovoltaikoko 50 instalazioren erosketa kolektiboan «giltza eskurako» zerbitzua eskainiko du
Nafarroako Energia Gara Nafarroa taldeak Nafarroako Eguzki Bultzada izeneko erosketa kolektibo bat abiarazi du Nafarroan. Kanpainak Som Energiako ehun bat bazkide bildu nahi ditu, plaka fotovoltaikoak erosi eta etxean instalatzeko aukera izan dezaten. Lehen urratsa enpresa instalatzailea aukeratzea izango da, eta horretarako lehiaketa bat egingo dugu.
Enpresa instalatzailea aukeratzea
Gaurtik azaroaren 24ra arte, enpresa instalatzaileek lizitazioan parte hartu ahal izango dute kanpainari atxikitzen zaizkion pertsonei instalazio-zerbitzua eskaintzeko. Enpresa irabazlea instalazio-prozesu osoaz arduratu beharko da: hasieran, materialak (eguzki-moduluak, inbertsorea, eta abar) entregatzea, instalazioa muntatzea eta abian jartzea, eta, azkenik, autoprodukzio-instalazioa legeztatzea. Autoprodukzio fotovoltaikoko «giltza eskurako» 50 proiektu daude lehian.
Bestetik, erosketa horiek xede dute lurraldearekin lotura estua duten tokiko enpresak sustatzea. Horiek horrela, lizitazioa irabaziko duen enpresa aukeratzean, hainbat irizpide hartuko ditugu kontuan: enpresak egoitza Nafarroan izatea, kooperatiba bat izatea edo irabazi-asmorik ez izatea, eta enpresak ekonomia sozial eta solidarioaren balioekin bat egitea.
Lehiaketan parte hartzeko jarraibideak
Haien proposamena aurkeztu nahi duten enpresek izena emateko formularioa bete beharko dute azaroaren 24a baino lehen. Hemen formularioa eta Lehiaketaren Oinarriak:
Hurrengo urratsak
Aurreikuspenen arabera, lizitazioa 2020ko hasieran ebatziko da; orduan, enpresa irabazleak eskaintzen dituen prezioak eta baldintzak ezagutuko ditugu. Une horretan, Nafarroako Som Energiako bazkideek erosketan parte hartzeko eskaera egin ahal izango dute.
Erosketa kolektiboek merkatuko prezio hobea lortzea ahalbidetzen dute eta, aldi berean, izapideak errazten dituzte. Gainera, kooperatibako Talde Teknikoaren aholkularitzari esker, erosketan parte hartzen duten bazkideek kalitatezko produktu eta zerbitzuak jasoko dituzte.
Autoprodukzioa, eredu energetikoa eraldatzeko tresna
Som Energia 2017an hasi zen erosketa kolektiboak egiten Impuls Solar Vallès proiektuarekin, eta gaur egun kooperatiba dozena bat kanpaina abiarazten eta prestatzen hasia da. Erosketa kolektiboki egiteak prezioak jaitsarazten ditu eta elektrizitatea autoproduzitzeko egin beharreko izapide administratibo eta legalen kudeaketa errazten du. 2019an zehar, kooperatiban milia autoprodukzio-instalazio inguru bultzatzea eta, tresna horren bidez, eredu energetiko eraldatzea aurreikusten dugu.