[También en: castellano]
Izena emateko epea itxi da
Enpresa eta proposamen tekniko egokienak aukeratu ondoren, izena emateko epea zabalik dago, teilatuan energia produzitzen duen instalazio fotovoltaiko bat izan nahi duten eta Kooperatibako bazkide diren Nafarroako pertsonentzat.
Egindako lehiaketaren bidez, MB Solar enpresa aukeratu dugu zerbitzu integrala emateko: aholkularitza, diru-laguntzen tramitazioa, materiala, instalazioa, abiaraztea eta legalizazioa.
Zer da Impulsa Navarra Solar – Nafarroako Eguzki Bultzada?
Impulsa Navarra Solar – Nafarroako Eguzki Bultzada autoprodukzio fotovoltaikoko «giltza eskurako» 50 proiekturen erosketa kolektiboa proposatzen duen ekimena da, Som Energiako Talde Teknikoaren laguntzarekin Energia Gara Nafarroa tokiko taldeak bultzatu duena. Aurreko hainbat esperientzien ereduari jarraitzen dio, besteak beste Impuls Solar Vallès edo Gir Solar. Izan ere, esperientzia horiek frogatu zuten etxeko eguzki-instalazioak bultzatzeko modu eraginkorrena pertsona asko aldi berean elkartzea dela, prezioak jaitsarazi eta instalazio-lana errazteko asmoz. Kasu honetan, lehenik, lehiaketa bat egin dugu enpresa espezializatuekin autoprodukziorako 50 eguzki-instalazio fotovoltaiko abiatzeko proposamen onena aurkitzeko, bai prezioari bai kalitateari dagokiolarik.
Nori dago zuzenduta?
Erosketa kolektibo hau Nafarroan orientazio oneko teilatu propioa duten Kooperatibako bazkideei zuzenduta dago. Oinarrizko eskaintza autoprodukziorako eguzki-instalazio oso bat da, hots, modulu fotovoltaikoak, inbertsoreak, egitura, babesak eta kable-sarea.
Zeintzuk dira aukerak?
Impulsa Navarra Solar – Nafarroako Eguzki Bultzada erosketa kolektiboan parte hartzen duten pertsonek zerbitzu integrala jasoko dute: eskaintzen diren zortzi konfigurazioen artean aukeratzen duten instalazio fotovoltaikoa muntatzea, abiaraztea eta legalizatzea.
Instalazioa urtean erabiltzen dugun elektrizitatearen arabera aukeratzea komeni da, sortutako energia hobeto aprobetxatzeko. Kontuan hartu zerbitzuak enpresa instalatzailearen lehenengo bisita barne hartzen duela, eta haiek lagunduko digutela aukera egokiena hautatzen. Zerbitzuak beste hauek ere barne hartzen ditu: legalizazio-tramiteak; diru-laguntzen, laguntzen edo hobarien (halakorik balego) kudeaketa; eta enpresa instalatzaileak emandako bost urteko bermea. Aldiz, prezioak ez ditu barne hartzen ez obra-baimenak (udalerriko udalak eskatuko balu), ez makineria, teilatura iristeko zailtasunak direla bide, obra osoa egiteko makineria erabili behar bada.
Egungo egoeran materiala eskuratzea zaila denez, eguzki-plakak fabrikatzen dituen enpresak modeloa aldatu behar izan du. Plaka berriek potentzia handiagoa dute. Horren ondorioz, instalazioen potentzia totala aldatu egin da, eta baita prezioa ere. Ikus behean informazio eguneratua.
Instalazio monofasikoak:
Instalazio trifasikoak:
Urteko produkzioa kalkulatzeko, puntako 1.300 eguzki-ordu eta makurdura zein orientazio ezin hobeak aintzat hartu dira. Etxeko ohiko erabilera-profilarekin, batez besteko aprobetxamendu zuzena sortutako energiaren %35 da. Soberakina konpentsatu ahal izango da, 244/2019 Errege Dekretu berriak jasotzen duen bezala. Prozesuaren funtzionamenduari buruz gehiago jakin nahi baduzu, irakurri artikulu hau.
Oinarrizko instalazioaz gain, erosketa kolektibo honetan, produktu osagarriak ere eskura daitezke, hala nola bateriak, itzalak optimizatzeko gailuak, ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntuak eta panelak monitorizatzeko sistemak. Bisita teknikoan, ingeniaritza-enpresak gure instalaziorako produktu egokienak aukeratzen lagunduko digu.
Nola eman dezaket izena?
Som Energiako bazkidea bazara, teilatuan eguzki-plaka fotovoltaikoak jartzeko tokia baduzu eta autoproduktore izateko prest bazaude, bete izena emateko formularioa eta MB Solar zurekin harremanetan jarriko da zure instalazioa aztertzen hasteko. Erreserba egiteko eta konpromisoa adierazteko, 150 euroko ordainketa egin beharko duzu izen-ematea formalizatzean (100 euro aurrerakin eta fidantza gisa, aukeratutako paketearen preziotik kenduko direnak, eta 50 euro Kooperatibarentzat, kudeaketa-gastu gisa). Izen-ematea ez da onartuko 150 euroak jaso arte. Egin transferentzia edo diru-sarrera Kooperatibaren banku-kontura: ES55 3159 0055 7523 5153 9826.
Izena emateko epea itxi da
Nafarroako Eguzki Bultzada ekimenari buruzko informazio jasotzeko edo kontsultak egiteko, jar zaitez gurekin harremanetan helbide honen bidez: auto@somenergia.coop.