[También en: castellano]
70 lagunek baino gehiagok eman dute izena autoprodukzio fotovoltaikorako Som Energiaren Nafarroako Eguzki Bultzada proiektuan. Beraz, hasiera batean proiektuaren helburu gisa ezarritako parte-hartzaileen kopurura iritsi gara. Instalazioak egiteaz arduratzen den enpresak (MB Solar) 40 instalazio baino gehiago amaitu ditu dagoeneko.MB Solar enpresak eskaintzen duen zerbitzuak azterketa pertsonalizatu bat eta parte-hartzaileen etxebizitzetara egindako bisita tekniko bat barne hartzen ditu. Horren arabera, instalazioaren xehetasunak zehaztuko dira eta erabakiko da instalazio egingarria den ala arrazoiren batengatik baztertu behar den. Jarraian, MB Solar enpresak obra-baimenak eskatuko ditu. Jasotzen dituenean, instalazioak muntatzeari eta abiarazteari ekingo dio. Hori bukatutakoan, instalazioak legalizatzea besterik ez da geldituko.
Nafarroako Eguzki Bultzada – Impulso Solar Navarra
Nafarroako Eguzki Bultzada eguzki-autoprodukzio fotovoltaikoen erosketa kolektiboa egiteko Som Energiak proposatzen duen esperientzia berri bat da, eta Energia Gara Nafarroa tokiko taldeak bultzatu du. Parte-hartzaileei instalazio-zerbitzu integrala (aholkularitza, dirulaguntzen tramitazioa, materiala, instalazioa, abiaraztea eta legalizazioa) eskaintzen dien enpresa aukeratzeko, lehiaketa bat egin dugu, tokiko taldeko kideek eta Som Energiaren Talde Teknikoko hainbat kidek osatu zuen talde sustatzaileak ezarritako irizpideen eta baldintzen arabera.
Nafarroako Eguzki Bultzadak Kooperatibaren webguneko Autoprodukzio atalean ikusgai dauden beste esperientzia batzuen adibideari jarraitzen dio. Esperientzia horiek erakusten dute etxeko eguzki-instalazioak bultzatzeko modu eraginkorrena interesa duten pertsona asko aldi berean elkartzea dela, prezio lehiakorragoak lortzeko eta instalazio-lana errazteko. Gure asmoa da ekimen hori lurraldeko beste eremu batzuetan errepikatzea. Izan ere, beste hogei erosketa gehiago daude abian eta beste lau sortze-bidean.
Som Energiaren helburu nagusia da egungo eredu energetikotik energia-iturri berriztagarrietan oinarritzen den, efizientea den, ondo banatuta dagoen eta, parte-hartzearen bidez, herritarren esku dagoen eredu batera pasatzeko transformazioaren eragile izatea.
Beheko mapetan ikus dezakezue nola egin den eremuen banaketa, iparraldetik hasita:
Eta hauxe da hegoaldearen banaketa: