[También en: Castellano]
Maiatzaren 9rako planteatutako mugikortasunari buruzko hitzaldiaren helburuak hauek dira: «mugikortasun jasangarria» kontzeptuaren inguruan eztabaida sortu eta aldi berean beharrezkoa den eredu aldaketarako gizartearen parte hartzea bultzatu.
Bide horretan aktibazio soziala ezinbestekoa izanen da. Beste alde batetik, lankidetzarako tresna baten aurkezpena eginen da, amankomuneko helburuak dituen europa mailako kooperatiba taldearen (REScoop) eskutik.