Datorren asteburuan REAS-ek antolatutako zazpigarren ekonomia solidarioaren azoka ospatuko da:
- Lekua: Iruñeko Autobus geltoki zaharra
- Egunak: Martxoak 29,30 eta 31
- Ordutegia:
Ostirala 17:00etatik 20:30etara
Larunbata 10:00etatik 14:30etara eta 16:30etatik 20:30etara
Igandea 10:00etatik 14:30etara
Azokari buruzko informazioa hurrengo loturan aurki dezakezue: http://jornadas.reasnet.com/
Energia Gara Nafarroa (EGN)- Som Energia bertan egonen da, stand batean asteburu osoan zehar, eta larunbatean arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara Geltokiko sarreran mahai inguru irekia antolatu du beste eragile batzuekin batera, mahai inguru irekiaren izenburua hauxe:
Mugikortasun jasangarri eta elkarbanaturako kooperatibaren sorrerari buruzko mahai ingurua
Gonbidatzen zaituztegu azokara, kooperatibaren standera edota mahai ingurura hurbiltzera, bertan ekonomia ulertzeko modu justuago bati, energiari, kooperatibari, talde lokalari edota mugikortasun jasangarriari buruzko hausnarketa denon artean egin ahal izateko.
Laguntzera etorri nahi izanez gero, mezu elektroniko bat bidali hurrengo helbidera: energiagara@somenergia.coop, zuekin kontaktuan jarriko gara antolatzeko.
Agurtu baino lehen, beste gai garrantzitsu baten berri eman nahi dizuegu. Nafarroako Gobernuak bere Gobernu irekiko web gunearen bitartez aurreko astean parte hartze publikora hurrengo prozesua ireki zuen:
Aldaketa Klimatiko eta Eredu Energetikoaren Trantsiziorako foru legearen Aurreproiektua
Gobernu irekiko loturan Nafarroako foru legearen aurreproiektuari dagokion informazioa eskuragarri duzue:
- Fitxa informatiboa
- Foru legearen aurreproiektua
- Aurkezpen egutegia
Aurreproiektuaren lehendabiziko fasean parte hartzeko azken eguna Apirilaren 17a da, hortaz, hauxe Energia Gara Nafarroaren gonbitea:
- Pertsonalki EGN taldeko hurrengo ohiko bileran parte hartu eta zure iritzia plazaratu (Geltokin Apirilaren 2an arratsaldeko 18:30etatik aurrera)
- Nafarroako Gobernuak herritarrok parte hartu ahal izateko ireki dituen bideak erabili.