[También en: Castellano]
Energia Gara Nafarroa Garesen komunitate energetiko bat sortzeko laguntzen ari da.
Energia trantsizioaren bidean herritarron ahalduntzean erreferentzia gisa aurkezten da GaresEnergia
Pasa den ostiralean, ekainak 26, bere estalkiaren gainean eguzki plaka fotovoltaikoak instalatu berri diren udal pilotalekuan GaresEnergia talde eragilea aurkeztu egin zen.
Ehun Garestar bildu ziren joan den ostiralean, ekainak 26, GaresEnergia taldearen aurkezpenean. Talde eragilea, La Ermineta zentral hidroelektrikoa berriz martxan jartzeko udal proiektutik duela hilabete batzuk sortu egin zen.
Ingurumenaren eta energiaren inguruan kezka berberak dituzten gizatalde honek herrian burujabetza energetikoa sustatzea du helburu.
Aurkezpenean, GaresEnergia taldea hasitako bideaz aritu ziren. Nommad ekimen sozialareko kooperatibaren laguntza profesionala izan duelarik hasieratik beste erakunde batzuen laguntzarekin batera, hala nola, Kisar Energia eta Berrikuntza soziala, Arankoa bulego juridikoa eta Som Energia Gara Nafarroa irabazi asmorik gabeko kooperatiba.
Pertsona talde eragile honek definitu dituen ekintzak, trantsizio energetikoan, ingurumenaren iraunkortasunean, herritarron parte-hartzean eta espazio publikoen berreskuratzean oinarrituta, trantsizio energetikoaren bidean herritarron inplikazioa bilatzen du.
Uztailaren 4an Auzolana
GaresEnergia-k aurreikusitako ekintzetatik lehena uztailaren 4an ospatuko den auzolana da. Zamariain pilotalekuaren ingurunea egokitzeko lan ezberdinak burutuko dira, , estalki berria jartzeko eta honen gainean eguzki plaka fotovoltaikoak instalatzeko udal ekipamendu hau berreskuratu ondoren. Libre gelditu den estalkiaren azaleran, jabetza partekatuko bigarren instalazio fotovoltaikoa egitea aurreikusi da, parte hartze prozesu ireki eta inklusibo berri batean eta Garesko pertsona eta eragile guztien artean definituko dena.
Uda honetan, udal proiektuaren azpiegiturei bisitaldi gidatua egiteko asmoa du taldeak eta irailerako faktura elektrikoaz gehiago ikasteko formakuntza saioa antolatuko du. Aurkezpenean, GaresEnergiaren irudia identifikatuko duen logotipo lehiaketarako oinarriak ere jakinarazi ziren.
Ehun bat pertsona hurbildu ziren Zamariaingo pilotalekura, energia eredu berri baten definizioan parte hartzeko interesak bultzatuta.
GaresEnergia logotipoaren diseinu lehiaketarako oinarriak
Proposamena interesa duen edozeinen parte-hartzeari irekita dago eta honako baldintza hauek hartu beharko dira kontuan:
- Irudiak GaresEnergia-ren balioak islatu beharko ditu (ingurumen iraunkortasuna – herritarron parte hartzea)
- Diseinua jatorrizkoa izanen da, teknika librean egina.
- Fitxategiak bektore (.ai, .pdf, .eps) edo irudi (.psd, .jpg, .tiff edo .png) formatua izan beharko du, ahalik eta bereizmen handienarekin.
- Irudiak aurkezteko epemuga 2020ko uztailaren 20a da.
- Proposamenak e-posta honetara bidali behar dira: garesenergia@gmail.com
Irabazleak 100 euroko saria, eguzki kargatzailea eta Girgillaoko behatoki astronomikora bisita gidatua jasoko du.