Som Energia Bilbao - Infogune Bilbao
Home > Autoproducción > Nafarroa > TxapelSUN 3 > TxapelSUN 3an izena emateko epea zabalik: eguzki-autoprodukzio fotovoltaikorako 50 estalki

TxapelSUN 3an izena emateko epea zabalik: eguzki-autoprodukzio fotovoltaikorako 50 estalki

[También en: castellano]

Som Energiak egindako autoprodukzioko aurreko hiru erosketa kolektiboek (Nafarroako Eguzki Bultzada / Impulsa Navarra Solar, TxapelSUN eta TxapelSUN 2) izan zuten harrera ona ikusita, TxapelSUN 3 izeneko erosketa kolektibo berri bat abiatu dugu.  Izena emateko epea zabalik dago teilatuan instalazio fotovoltaiko bat jarri eta kontsumitzen duten energiaren zati bat ekoiztu nahi (eta ahal) duten Kooperatibako bazkide diren Nafarroako, Euskadiko eta Errioxako lagun eta erakundeentzat.

Aurreko erosketa kolektiboaren emaitza ona izan denez, Alkubo enpresaren proposamena aukeratu da. Alkubo enpresak TxapelSUN 3 erosketa kolektiboan izena ematen duten bazkideei zerbitzu integrala (aholkularitza, materiala, instalazioa, dirulaguntzen tramitazioa, halakorik badago, abiaraztea eta legalizazioa) emango die.

Zer da TxapelSUN 3?

TxapelSUN 3, Nafarroako, Gasteizko eta Bilboko tokiko taldeen ekimenez, Som Energiak abiarazi duen erosketa kolektibo bat da. Erosketa kolektibo honek Kooperatibaren webguneko Autoprodukzio atalean ikusgai dauden beste esperientzia batzuen ereduari jarraitzen dio. Erosketa kolektiboek Som Energiako bazkide diren lagun eta erakundeei enpresa instalatzaile fidagarri batekin autoprodukziorako instalazio fotovoltaiko bat baldintza onenetan eskuratzeko aukera ematen diete; kasu honetan, enpresa instalatzailea Alkubo izango da berriz ere. Horretarako, erosketa kolektiboek eskualde berean bizi diren ahalik eta Kooperatibako bazkide gehien elkartzen dituzte, eta Som Energiak instalazioen muntaketa egiteko bazkideek kontratatuko duten enpresa aukeratzen du.

Beraz, TxapelSUN 3an izena ematen duten bazkideek enpresa instalatzaileak eskaintzen dituen autoprodukziorako instalazio fotovoltaikoen ereduetako bat eskuratu ahalko dute.

Nori dago zuzenduta?

Erosketa kolektibo hau Nafarroan, Euskadin edo Errioxan orientazio oneko teilatu propioa duten eta Kooperatibako bazkide diren lagun eta erakundeei zuzenduta dago.

Zeintzuk dira aukerak?

Azkenean TxapelSUN 3 erosketa kolektiboan parte hartzen duten bazkideek, kasu honetan, Alkubo enpresak eskaintzen dituen zortzi konfigurazioen artean aukeratu ahalko dute, eta enpresak instalazio fotovoltaikoa muntatzeko, abiarazteko eta legalizatzeko zerbitzua emango die ere.  Alkubo enpresaren oinarrizko eskaintza autoprodukziorako eguzki-instalazio oso bat da, hots, modulu fotovoltaikoak, inbertsoreak, egitura, babesak eta kable-sarea.

Instalazioa urtean erabiltzen dugun elektrizitatearen arabera aukeratzea komeni da, sortutako energia hobeto aprobetxatzeko. Kontuan hartu Alkubo enpresak eskaintzen duen zerbitzuak bisita teknikoa barne hartzen duela, kasu bakoitzean aukera egokiena zein den erabakitzeko. Zerbitzuak beste hauek ere barne hartzen ditu: legalizazio-tramiteak, enpresa instalatzaileak emandako hiru urteko bermea  eta dirulaguntzen kudeaketa, halakorik balego.

Prezioak ez ditu barne hartzen ez legalizazio-tasa, ez obra-baimenak (baldin eta udalerriko udalak eskatzen baditu), ezta instalazio estandar batean sortu ohi ez diren ohiz kanpoko egoerak ere (adibidez, landalurretan eskatzen den dokumentazio osagarria).

Xehetasun guztiak Som Energiaren Erosketa kolektiboen baldintza orokorretan jasotzen dira.

Honako hauek dira Alkubo enpresak TxapelSUN 3an parte hartu nahi duten eta Som Energiako bazkide diren lagun eta erakundeei eskaintzen dizkien produktuak (beheko informazioa ez da kontratu aurreko informazioa: produktuen baldintza zehatzak zertxobait alda daitezke, eta enpresa instalatzaileak, instalazioa bideragarria dela berrestean, bazkideei entregatuko dien eskaintzan zehaztuko dira):

Instalazio monofasikoak:

Instalazio trifasikoak:

Urteko produkzioaren kalkuluak egiteko, puntako 1.400 eguzki-ordu eta makurdura zein orientazio ezin hobeak aintzat hartu dira. Ohiko etxeko erabilera-profilarekin, batez besteko aprobetxamendu zuzena sortutako energiaren % 30 eta % 50 bitartekoa da. Soberakina konpentsatu ahal izango da, 244/2019 Errege Dekretuak xedatzen duenaren arabera. Prozesuaren funtzionamenduari buruz gehiago jakin nahi baduzu, irakurri artikulu hau.

Oinarrizko instalazioaz gain, erosketa kolektibo honetan, enpresak izena ematen duten bazkideei produktu osagarriak eskuratzeko aukera emango die ere, hala nola bateriak, energia-neurgailu adimendunak, ibilgailu elektrikoen kargagailuak edota itzalak optimizatzeko gailuak. Bisita teknikoan, Alkubo enpresak, gure instalazioaren ezaugarrien edo aurreikusten dugun energia-erabileraren arabera, produktu egokienak aukeratzen lagunduko digu. Eskainitako produktuen baldintza zehatzak instalazioa bideragarria dela berretsitakoan eta instalazio bakoitzaren beharretara hobekien moldatzen den azken proposamena egindakoan entregatuko zaizkie bazkideei. Era berean, baldintza zehatzak «giltza eskurako» muntaketa-kontratuan jasoko dira.

Nola eman dezaket izena?

Som Energiako lagun edo erakunde bazkidea bazara, teilatuan eguzki-plaka fotovoltaikoak jartzeko tokia baduzu eta autoproduktore izateko prest bazaude, bete izena emateko formularioa eta ingeniaritza-enpresa zurekin harremanetan jarriko da zure instalazioa aztertzen hasteko. Izen-ematea formalizatzeko, Som Energiari 100 euro ordaindu beharko dizkiozu, kudeaketa-gastuen kontzeptupean. Izen-ematea ez da onartuko 100 euroak jaso arte. Horretarako, transferentzia bat edo diru-sarrera bat egin dezakezu Kooperatibaren banku-kontuan: ES55 3159 0055 7523 5153 9826.

Enpresa esleipendunak emandako arrazoi teknikoak direla eta, ezin bada instalazioa gauzatu, bazkideari izena ematean ordaindutako 100 euroak itzuliko zaizkio.

Behin bisita teknikoa eginda, bazkideak beste arrazoi batzuengatik baja eskatzen badu, ez zaio zenbateko hori itzuliko eta Som Energiak egindako kudeaketa teknikoen ondoriozko gastuak ordainduko dizkio enpresa instalatzaileari.

 

Eman izena TxapelSUN 3an >

Finantzaketa eta kontsultak

Som Energia Fiare Banca Eticarekin elkarlanean hasi da, beren instalazio fotovoltaikoa martxan jartzeko laguntza behar duten Som Energiako lagun eta erakunde bazkideei finantzaketa eskaintzeko.

Zure instalazioa Fiare Banca Eticarekin nola finantzatu dezakezun jakiteko edo TxapelSUN 3ari buruzko kontsultak egiteko, jar zaitez gurekin harremanetan posta elektronikoz: auto@somenergia.coop.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio esta protegido por reCAPTCHA y laPolítica de privacidady losTérminos del servicio de Googlese aplican.

El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.