Home > Grupos Locales > Euskadi > Som Energia Bilbao > Enerkideak: Bilbao Central Hostel

Enerkideak: Bilbao Central Hostel

[CASTELLANO]

 “Enerkideak” kanpainaren sarrerei berriro ekiten diegu eta esparrua aldatuz, Bilbao Central Hostel aurkezten dugu. Bilbao Central Hostel-a 2013. urtean martxan jarri zen Bilbo erdi-erdian, zerbitzu gertuko, oneko eta familiakoa sakela guztiontzako ostatua eskaintzeko helburuarekin. Ostatu honek 60 ohe eskaintzan ditu 9 logela zabaletan eta modernotan eta hiria eta bere inguruak ezagutzera datozenentzat baita familia-giroa  eta beste bisitari batzuekin elkarkidetza gozatzeko ere guztiz aproposa da.

Arduradunek esaten digute Bilbon erdialdeko ostatua eskaintzeko helburua egiteko asmoz Urban XXI enpresak Bilbao Central Hostel martxan jarri zuela, gazteentzat eta sakela guztiontzat abiaturik. Bere erdialdeko kokapenari esker erraz ailegatzen da garraio publikoak erabiliz (Tren-geltokitik eta Bus–geltokitik gertu daude). Hasieratik kulturarteko ostatu baten eta elkarrekiko aberastearen aldeko apustua egin zen, eta, aldi berean, printzipio sozialekin, solidarioekin baita ingurugiroekin ere kudeaturik.

Beraz, gure kooperatiba ezagutzean, Energia Gara Bilbo Tokiko Taldeak emandako hitzaldi batean, ez zeukaten zalantzarik gure kooperatibara pasatzeko ezta argia kontratatzeko ere. “Aldaketak, modu erraz batean, koherente izateko bidea eman zigun gure printzipioak defenda ditzagun baita argi-kontsumoan ere”, esaten digute. “ Azkenengo bolada honetan Som Energia elektrizitate-komerzializatzaile hutsa besterik ez dela ikusi dugu argi eta garbi: haiek martxan jarri egin dituzten proiektuak eta, batez ere, bazkideen partaidetza aktiboa (Tokiko Taldeen zehar) eta bere sare-funtzionamendua. Hau guztia, kooperatibaren garrantzi handiko balorea iruditzen zaigu”. Generation kWh proiektuak ere atentzioa eman zien “Oso modu berritzailea iruditzen zaigu berriztagarrietan inbertitzeko, inbertsioen eskema ekonomizistatik baztertuz, eta, aldi berean, zure kontsumoaren erantzule bihurtuz. “Urrutiko elkarrekiko kontsumo”aren antza du. Epe ertainera Generation kWh  proiektuan parte hartzea gustatuko litzaiguke eta energia-ereduaren aldaketan ere parte hartzea”.

Horrela, beste esparru desberdin bat ezagutu egin dugu non kontzientziak eta aldatzeko gogoak harrerarekin eta turismo kulturalekin bat egiten duten.

«ENERKIDEAK»  kanpainan parte hartzea animatzen zaituztegu; denda, negozio, bulego, erakunde edo GKE bat ezagutzekotan eta kooperatibaren elektrizitate-kontsumitzaileaz izatekotan, jar itzazu harremanetan gurekin kanpaina honetan agertzeko eta “Enerkide”en sarea ehuntzen jarraitzeko.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio esta protegido por reCAPTCHA y laPolítica de privacidady losTérminos del servicio de Googlese aplican.

El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.