Som Energia Bilbao - Infogune Bilbao
Home > Histórico de la etiqueta: BlogBilbao [EU]

Historial de la etiqueta: BlogBilbao [EU]

Enerkideak: And&o

[CASTELLANO] “Enerkideak” kanpainaren sarrerei berriro ekiten diegu eta And&o  zapata-denda aurkezten dugu. And&o, bere jabearen iritziz, Javier, ez da printzipioz zapata-denda konbentzional bat, bere kokapena kontuan hartuz gero. “Izenik-gabeko kalean gaude (Deustun, Blas de Otero eta Burgos kaleen arteko oinezkoentzako esparruan), non denda bakarra garen, erakusleihorik gabeko erdisotoan kokaturik, on-line denda ere izan arren”

Leer más »

Enerkideak: Bilbao Central Hostel

[CASTELLANO]  “Enerkideak” kanpainaren sarrerei berriro ekiten diegu eta esparrua aldatuz, Bilbao Central Hostel aurkezten dugu. Bilbao Central Hostel-a 2013. urtean martxan jarri zen Bilbo erdi-erdian, zerbitzu gertuko, oneko eta familiakoa sakela guztiontzako ostatua eskaintzeko helburuarekin. Ostatu honek 60 ohe eskaintzan ditu 9 logela zabaletan eta modernotan eta hiria eta bere inguruak ezagutzera datozenentzat baita familia-giroa  eta beste bisitari batzuekin elkarkidetza gozatzeko ere guztiz aproposa da. Arduradunek esaten digute Bilbon erdialdeko ostatua eskaintzeko helburua egiteko asmoz Urban XXI enpresak Bilbao Central Hostel martxan jarri zuela, gazteentzat eta sakela guztiontzat abiaturik. Bere erdialdeko kokapenari esker erraz ailegatzen da garraio publikoak erabiliz (Tren-geltokitik eta Bus–geltokitik gertu daude). Hasieratik kulturarteko ostatu baten eta elkarrekiko aberastearen aldeko apustua egin zen, eta, aldi berean, printzipio sozialekin, solidarioekin baita ingurugiroekin ere kudeaturik. Beraz, gure kooperatiba ezagutzean, Energia Gara Bilbo Tokiko Taldeak emandako hitzaldi batean, ez zeukaten zalantzarik gure kooperatibara pasatzeko ezta argia kontratatzeko ere. “Aldaketak, modu erraz batean, koherente izateko bidea eman zigun gure printzipioak defenda ditzagun baita argi-kontsumoan ere”, esaten digute. “ Azkenengo bolada honetan Som Energia elektrizitate-komerzializatzaile hutsa besterik ez …

Leer más »

ASTRArentzako autoekoizpen-instalakuntza

[CASTELLANO] 2 baino urte gehiago pasatu dira Gernikako ASTRAren kideak gurekin kontaktuan jarri zirenetik kudeaketa lokalaren bitartez energia berriztagarrien instalakuntza bat eraikitzeko aukera aztertzeko. Energia berriztagarrien kontrako errege-dekretuen zaparradagatik, hasierako helburua ASTRAk eskaintzen zuen aukerak aztertzea zen, geroago berriztagarriak eta eraginkortasun energetikoarekiko esparru legal atseginago batekin, ASTRAren autogestio energetikora hurratzea posible izateari begira. Kontua da, gaur, 2 urte eta erdi geroago eta elementu guztiekin haren aurka, ASTRAk autokontsumo fotovoltaiko instalakuntza daukala. Post honen bidez, bere istorioa kontatu nahi dugu adibide izan dadin. ASTRA, haren hitzetan, kulturarako fabrika soziala da, eta hiritarren parte hartzea eta esparru publikoaren demokratizaziorako erreferente bilakatzea dauka helburutzat. Beraz, oso argi zegoen autogestio espiritu hori eremu energetikora zabaltzeko asmoa. Hori kontuan hartuta, 2013ko azaroan, lehenengo bisita egin genuen eraikina ikusteko eta ASTRAren kideak  ezagutzeko. Zeuden mugak kontuan hartuta, plaka fotovoltaikoen kostuen jaitsiera eta ASTRAren estalki on batek, autokontsumo fotovoltaiko-instalakuntza bat egiteko aukerak aztertzera bultzatu gintuzten. Ezin da proiektu hau ulertu Estatuan momentu hartako berriztagarrien egoera legala kontuan hartu gabe. Gobernu Zentraletik Erregimen Berezia ezabatuta, eta ondorioz, berriztagarriak sareran konektatzeko aukera mugatuz eta aurrez …

Leer más »

Udalbiltza eta Koop57-ren arteko lankidetza hitzarmena energia berriztagarrien sektorean inbertsio etikoak bultzatzeko

[CASTELLANO] Udalbiltza partzuergoko Euskal Garapen eta Kohesio Fondoak eta Koop57 finantza zerbitzu etiko eta solidarioen elkarteak hitzarmena sinatu dute gaur, Usurbilen. Mertxe Aizpuruak, Udalbiltzako eta Fondoko lehendakariak, eta Liher Gonzalezek, Koop57 elkarte kooperatiboko ordezkariak, sinatu dute hitzarmena. Hitzarmen honi esker, proiektuen finantzaketa eskaera egiteko deialdia egin dute. Aurkezteko epea: 2015eko apirilaren 16etik, urriaren 16a bitarte (bi egun horiek barne).

Leer más »

Ongi etorri Energia Gara Bilbao webgune berri honetara!

[Entrada disponible también en CASTELLANO] Bilboko Energia Garatik (Som Energiako Tokiko Taldea), blog egitasmo hau abiarazten dugu. Egia esan, proiektu hau orain dela hilabete pare bat hasi zen, baina oraindik aurrera webgune berri honetan jarraituko dugu. Argi daukagu zertarako sortzen dugun webgune hau: elkargune birtual bat izateko… – …Bizkaiko Energia Gara Bilboko bazkide eta lagunekin: Bai gu, bai hurbileko beste elkarte batzuk, egindako ekintza, proiektu eta jarduerak modu errazean jarraitzeko aukera izan dezaten. -…Estatuko Som Energiako beste Tokiko Taldeekin: Energia Gara Bilbon zer gertatzen den jakiteko leiho bat euki dezaten, gure ekintzak bere interesekoak izan daitezkeelakoan, eta batez ere, bide berriak miatzerako orduan beraien aholkuak jaso ahal izateko. -…Bizkaian jarduten diren beste elkarte eta erakundeekin. Laburbilduz, eredu energetiko berri batera eramango gaituen bidean, sinergiak sortzea erraztuko duen elkargunea. Hau guztiagatik, hemen espero zaitugu. Esku hartu!

Leer más »