[Castellano]
Ekologistak Martxan-eko, Mugarik Gabeko Ingeniaritzako eta UPV-EHUko ikertzaile eta ekintzaileek osatutako TRADENER (Trantsizio Demokratiko Energetikoa) taldeak «Energia trantsizioa eta demokrazia – hemen eta Hegoaldean» mintegia antoloatu du. Nazioarteko mintegia martxoaren 30 eta 31n izango da UPV/EHUk Sarrikon duen Europa Etxean. (Bilbon).
Mintegi honetan energia-trantsizio demokratikoari dagozkion zenbait gai jorratzeko asmoa izan da, besteak beste Transnazionalek duten erantzukizuna, eredu honen merkatal inposatze eta eskubideen urraketa, estatu eta instituzioek duten eragiteko ahalmena; klima aldaketari dagokion Justizia Klimatikoa; egun zoritxarrez ospetsua egin den pobrezia energetikoa; energiaren kudeaketa publikoa eta udalekotzea zein nazionalizazioa ; demokratizaziorako teknologiak; arlo energetikoaren lan-demokratizazioa; ekintzaileen errepresioa, etab. Gai guzti hauek Hego-Ipar eta genero desberdintasunak kontuan harturik jorratzen saiatuko gara.
Eztabaida egungo baliabideen murrizpenean eta eraso transnazionalaren testuinguruan kokatuko dugu, bai estatuko testuinguruan (oligopolioa, eredu ezarpana ..) bai bertako edo testuinguru lokalean (fosilen menpekotasuna, esportazioen menpekotasuna).
Honi guztiari buruz hartu eman oparoa izateko, gurera bertako eta kanpoko adituak zein ekintzaileak gonbidatu ditugu; beste herrietako zein bertako kasuak ezagutzeko aukera izanen dugularik.
Daniel Chávez (Uruguay): Transnational Instituteko ikertzailea (TNI) Towards Energy Democracy sareko bultzatzailea (Demokrazia Energetikoruntz)
Kolya Abramsky : “Sparking a Worldwide Energy Revolution: Social Struggles in the Transition to a Post-Petrol World-eko” idazlea (AK Press) (“Energia iraultza bat pizten mundu mailan: petrolioaren ondorengo trantsiziorako gizarte borrokak”).
María Campuzano (Catalunya) Bartzelonako Aliança contra la Pobresa Energètica-koa (APE) de Bartzelona eta Xarxa per la Sobirania Energètica (Energia Burujabetzako Sarea)
Xabier Zubialde (EH) Sustrai Erakuntzren kidea eta “Hacia la soberanía energética-ren” egilea (Txalaparta, 2017)
Alba del Campo (Madrid/Andalucía) “#Oligopoly2. El imperio eléctrico contra todxs” eta “#OligopolyOFF” dokumentalaren zuzendaria. Cadiz-eko Trantsizio Energetikoaren mahia kudeatzen du.
Javier Zardoya Illana (EH) Nafarroako Energia Garako kidea eta y Iruñeako Udalarentzako «Energia Komertzializatzaile batentzeako bideragarritasun tekniko-ekonomikorako azterketaren» egilea
Ana Ferri (EH): CEAR-Euskadin aritzen da (Errefuxiaturi Laguntzarako Batzordea) DESCAk hain zuzen (ingurumen-, gizarte-, kultura- eta ekonomia-, eskubideak) eta ingurumen baztertutak aztertu ditu.
Manuel Casal Lodeiro (Galiza/EH) informatikoa da “Guía para o descenso enerxético” (2013), “O fim do petróleo” (2014), “Nosotros, los detritívoros” (2014) eta “A esquerda ante o colapso da civilización industrial” (2016) lanen egilea. «15/15\15, aldizkaria koordinatzen du eta baita Municipios.Pospetroleo.com web orria.
João Camargo (Portugal): MIA (Movimento Ibérico Antinuclear) partaide da eta Sábado (www.sabado.pt/opiniao/convidados/joao-camargo) aldizkarian energiari buruzko gaiak jorratzen ditu.
Karmele Llano (EH): Indonesiako Yayasan IAReko zuzendaria (International Animal Rescue)
Mintegiaren ordutegia hauxe izango da:
Martxoa 30, osteguna: 16:00-20:00
Martxoak 31 ostirala: 9:00-16:00
Parte hartzeko interesa baduzu jar zaitez mesedez kontaktuan: zor.ekologikoa@gmail.com