[También en: castellano]
IZENA EMATEKO EPEA ITXI DA
Som Energiak Nafarroan egin zuen lehen erosketa kolektiboak (Impulsa Navarra Solar – Nafarroako Eguzki Bultzada) izandako arrakastaren ondoren, TxapelSUN izeneko bigarren erosketa kolektibo bat abiatu dugu. Izena emateko epea zabalik dago teilatuan instalazio fotovoltaiko bat izan eta kontsumitzen duten energiaren zati bat ekoiztu nahi (eta ahal) duten inguruko bazkideentzat.
Aurreko erosketa kolektiboak (Impulsa Navarra Solar – Nafarroako Eguzki Bultzada) emaitza onak lortu zituenez gero, MB Solar enpresaren proposamena aukeratu dugu TxapelSUN erosketa kolektiboan izena ematen duten bazkideei zerbitzu integrala (aholkularitza, materiala, instalazioa, dirulaguntzen tramitazioa, halakorik badago, abiaraztea eta legalizazioa) eskaintzeko.
Zer da TxapelSUN?
TxapelSUN Energia Gara Nafarroa, Vitoria-Gasteizko eta Bilboko tokiko taldeek bultzatu duten Som Energiaren erosketa kolektibo bat da. Beste esperientzia batzuen ereduari jarraitzen dio, besteak beste, EH!CO!SOLAR!, Solar Som Extremadura eta Sol-Sur Oeste 2 Autoproducción. Erosketa kolektiboek Som Energiako bazkideei, enpresa instalatzaile fidagarri batekin, kasu honetan MB Solar enpresarekin, autoprodukziorako instalazio fotovoltaiko bat baldintza onenetan eskuratzeko aukera ematen diete. Horretarako, erosketa kolektiboek eskualde berean bizi diren ahalik eta Kooperatibako bazkide gehien elkartzen dituzte.
Beraz, TxapelSUNen izena ematen duten bazkideek enpresa instalatzaileak eskaintzen dituen autoprodukziorako instalazio fotovoltaikoetako bat eskuratzeko aukera izango dute.
Nori dago zuzenduta?
Erosketa kolektibo hau Nafarroan, Euskadin eta Errioxan orientazio oneko teilatu propioa duten Kooperatibako bazkideei zuzenduta dago. Oinarrizko eskaintza autoprodukziorako eguzki-instalazio oso bat da, hots, modulu fotovoltaikoak, inbertsoreak, egitura, babesak eta kable-sarea.
Zeintzuk dira aukerak?
TxapelSUN erosketa kolektiboan parte hartzen duten bazkideek zerbitzu integrala jasoko dute: eskaintzen diren zazpi konfigurazioen artean aukeratzen duten instalazio fotovoltaikoa muntatzea, abiaraztea eta legalizatzea.
Instalazioa urtean erabiltzen dugun elektrizitatearen arabera aukeratzea komeni da, sortutako energia hobeto aprobetxatzeko. Kontuan hartu MB Solar enpresak eskaintzen duen zerbitzuak lehenengo bisita teknikoa barne hartzen duela, kasu bakoitzean aukera egokiena zein den erabakitzeko. Zerbitzuak beste hauek ere barne hartzen ditu: legalizazio-tramiteak; diru-laguntzen, laguntzen edo hobarien (halakorik balego) kudeaketa; eta enpresa instalatzaileak emandako bost urteko bermea. Prezioak ez ditu barne hartzen ez legalizazio-tasa, ez obra-baimenaren tasa (baldin eta udalerriko udalak eskatzen badu), ezta Som Energiaren erosketa kolektiboen Baldintza orokorretan jasotzen ez diren ohiz kanpoko gastuak ere.
Honako hauek dira MB Solar enpresak TxapelSUNen parte hartu nahi duten Som Energiako bazkideei eskaintzen dizkien produktuak. Jarraian ematen den informazioa ez da kontratu aurreko informazioa: produktuen baldintza zehatzak zertxobait alda daitezke, eta enpresa instalatzaileak, instalazioa bideragarria dela berretsitakoan, bazkideei entregatzen dien eskaintzan jasoko dira.
Instalazio monofasikoak:
Instalazio trifasikoak:
Urteko produkzioaren kalkuluak egiteko, puntako 1.300 eguzki-ordu eta makurdura zein orientazio ezin hobeak aintzat hartu dira. Etxeko ohiko erabilera-profilarekin, batez besteko aprobetxamendu zuzena sortutako energiaren % 35 da. Soberakina konpentsatu ahal izango da, 244/2019 Errege Dekretu berriak jasotzen duen bezala. Prozesuaren funtzionamenduari buruz gehiago jakin nahi baduzu, irakurri artikulu hau.
Oinarrizko instalazioaz gain, erosketa kolektibo honetan, enpresak izena eman duten bazkideei produktu osagarriak eskuratzeko aukera ematen die ere, hala nola bateriak, energia-neurgailu adimendunak, itzalak optimizatzeko gailuak edota ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntuak. Bisita teknikoan, MB Solar enpresak, instalazioaren ezaugarrien arabera, produktuak egokiak diren ala ez erabakitzen lagunduko du. Instalazioa bideragarria dela berretsitakoan eta instalazio bakoitzaren beharretara hobekien moldatzen den azken proposamena egindakoan entregatuko zaizkie bazkideei eskainitako produkturen baldintza zehatzak. Era berean, baldintza zehatzak “giltza eskurako” muntaketa-kontratuan jasoko dira.
Nola eman dezaket izena?
Som Energiako bazkidea bazara, teilatuan eguzki-plaka fotovoltaikoak jartzeko tokia baduzu eta autoproduktore izateko prest bazaude, bete izena emateko formularioa eta MB Solar zurekin harremanetan jarriko da zure instalazioa aztertzen hasteko. Erreserba egiteko eta konpromisoa adierazteko, 150 euro ordaindu beharko dituzu izen-ematea formalizatzean (100 euro aurrerakin eta fidantza gisa, aukeratutako paketearen preziotik kenduko direnak, eta 50 euro Kooperatibarentzat, kudeaketa-gastu gisa). Izen-ematea ez da onartuko 150 euroak jaso arte, banku-transferentzia bidez edo Kooperatibaren banku-kontuan egindako diru-sarrera bidez. Hauxe kontua: ES55 3159 0055 7523 5153 9826.
TxapelSUNi buruzko informazio gehiago jasotzeko edo kontsultak egiteko, jar zaitez gurekin harremanetan helbide elektroniko honen bidez: auto@somenergia.coop.