Udalbiltza partzuergoko Euskal Garapen eta Kohesio Fondoak eta Koop57 finantza zerbitzu etiko eta solidarioen elkarteak hitzarmena sinatu dute gaur, Usurbilen. Mertxe Aizpuruak, Udalbiltzako eta Fondoko lehendakariak, eta Liher Gonzalezek, Koop57 elkarte kooperatiboko ordezkariak, sinatu dute hitzarmena. Hitzarmen honi esker, proiektuen finantzaketa eskaera egiteko deialdia egin dute. Aurkezteko epea: 2015eko apirilaren 16etik, urriaren 16a bitarte (bi egun horiek barne).
Bi erakundeek hitzarmena sinatu dute energia berriztagarrien arloan lekuko garapena bultzatzeko helburuz. EGKF-k eta KOOP57-k elkalanean jardun nahi dute burujabetza eneregetikoa garapen eredu bezala bultzatuz.Bide horretan. alde biek energia berriztagarrien erabilpena sustatuko duten ekonomia sozial eta solidarioko proiektuak bultzatzeko mailegu solidarioen deialdia egin dute.
EGKFk Udalbiltza partzuergoko kide diren udal eta udal hautetsiei KOOP57 eta garapen agentziei kooperatibaren proiektu eta helburuak ezagutzera emango ditu eta bazkide kolaboratzailea izango da.
KOOP57 elkarteak mailegu solidarioak finantzatzeko beharreko kapitala jarriko du eta Udalbiltza partzuergoko aholkulari ariko da.
Betebehar amankomunei dagokienez, alde biek energia berriztagarrien erabilpena sustatuko duten ekonomia sozial eta solidarioko proiektuak bultzatzeko mailegu solidarioen deialdia egin dute.
Aurkeztuko diren proiektuen ebaluaketa sozialaren ardura izango duen komite misto bat osatuko dute. Komite horrek aholkua emango dio Koop57ren batzorde sozialari. Batzorde honi dagokio proiektuen behin betiko ebaluazio soziala eta aipaturiko komite mistoak hautatutako proiektuen ebaluazio ekonomikoa. 2015eko abenduaren 31a baino lehen emango du erabakien berri emango du.
Deialdiari buruzko informazio gehiago lortzeko Udalbiltzaren webgunean sar daiteke
One comment
Pingback: Convenio de colaboración entre Udalbiltza y Koop57 para ofrecer préstamos solidarios en el sector de las renovables | El Blog de Som Energia