Home > Grupos Locales > Navarra > Energia Gara Nafarroa > Energia Gararen proposamenak 2019ko Batzar Nagusirako

Energia Gararen proposamenak 2019ko Batzar Nagusirako

Bazkide agurgarriak,

Dakizuenez, kooperatiba aurtengo batzar orokorra antolatzen ari da.

Bazkideok mozioak aurkezteko prozesua laster bigarren fasera pasako da.

Energia Gara taldeak bi proposamen aurkeztu dituela jakinarazi nahi dizuegu:

1) Tokiko komunitateen partaidetza, beraien komunitateetan sortzen diren proiektuetan era ekonomikoan, ere, parte hartzeko. (Ventana para la participación de la comunidad local en la financiación de proyectos de generación de la cooperativa)

2) Kooperatibaren funtzionamenduan normalizazio linguistikoa (Normalización lingüística en el funcionamiento de la cooperativa)

Bigarren fase honetan, urtarrilaren 27tik otsailaren 6ra, bazkideok gehienez 5 proposamen onartu ahal izango ditugu. Horietako 10, hurrengo fasera pasako direlarik. Hurrengo faseetan, kide guztiok parte hartu eta eztabaidatzeko aukera izango dugu, aurkeztutako mozioak definitzeko. Azkenik, 10 mozio hauek kontsulta bidez bozkatu ahalko ditugu batzar nagusian.

Esteka honetan, «Parte hartu» atalera sar zaitezkete, proposamenak onartu edo eta zuen iritzia emateko. Urtarrilaren 29an eta otsailaren 5ean, asteartearekin, Geltokin izanen gara, besteak beste «Parte hartu» plataformaren inguruan laguntza emateko.

Plataforma honetan izena emateko, zure bazkide zenbakia eta helbide elektronikoa beharko dituzu.

Energia Garak aurkeztutako proposamenak zuen interesekoak izango direlakoan, esker aunitz aurretiaz zuen parte hartzeagatik.

Besarkada handi bat eta energia on,

Energia Gara.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio esta protegido por reCAPTCHA y laPolítica de privacidady losTérminos del servicio de Googlese aplican.

El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.