Home > Grupos Locales > Euskadi > Som Energia Bilbao > Udalbiltza eta Koop57-ren arteko lankidetza hitzarmena energia berriztagarrien sektorean inbertsio etikoak bultzatzeko

Udalbiltza eta Koop57-ren arteko lankidetza hitzarmena energia berriztagarrien sektorean inbertsio etikoak bultzatzeko

[CASTELLANO]

Udalbiltza partzuergoko Euskal Garapen eta Kohesio Fondoak eta Koop57 finantza zerbitzu etiko eta solidarioen elkarteak hitzarmena sinatu dute gaur, Usurbilen. Mertxe Aizpuruak, Udalbiltzako eta Fondoko lehendakariak, eta Liher Gonzalezek, Koop57 elkarte kooperatiboko ordezkariak, sinatu dute hitzarmena. Hitzarmen honi esker, proiektuen finantzaketa eskaera egiteko deialdia egin dute. Aurkezteko epea: 2015eko apirilaren 16etik, urriaren 16a bitarte (bi egun horiek barne).

Bi erakundeek hitzarmena sinatu dute energia berriztagarrien arloan lekuko garapena bultzatzeko helburuz. EGKF-k eta KOOP57-k elkalanean jardun nahi dute burujabetza eneregetikoa garapen eredu bezala bultzatuz.Bide horretan. alde biek energia berriztagarrien erabilpena sustatuko duten ekonomia sozial eta solidarioko proiektuak bultzatzeko mailegu solidarioen deialdia egin dute.

EGKFk Udalbiltza partzuergoko kide diren udal eta udal hautetsiei KOOP57 eta garapen agentziei kooperatibaren proiektu eta helburuak ezagutzera emango ditu eta bazkide kolaboratzailea izango da.

KOOP57 elkarteak mailegu solidarioak finantzatzeko beharreko kapitala jarriko du eta Udalbiltza partzuergoko aholkulari ariko da.

Betebehar amankomunei dagokienez, alde biek energia berriztagarrien erabilpena sustatuko duten ekonomia sozial eta solidarioko proiektuak bultzatzeko mailegu solidarioen deialdia egin dute.

Aurkeztuko diren proiektuen ebaluaketa sozialaren ardura izango duen komite misto bat osatuko dute. Komite horrek aholkua emango dio Koop57ren batzorde sozialari. Batzorde honi dagokio proiektuen behin betiko ebaluazio soziala eta aipaturiko komite mistoak hautatutako proiektuen ebaluazio ekonomikoa. 2015eko abenduaren 31a baino lehen emango du erabakien berri emango du.

Deialdiari buruzko informazio gehiago lortzeko Udalbiltzaren webgunean sar daiteke

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio esta protegido por reCAPTCHA y laPolítica de privacidady losTérminos del servicio de Googlese aplican.

El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.