Home > Grupos Locales > Euskadi > Som Energia Bilbao > ASTRArentzako autoekoizpen-instalakuntza
Instalación de las placas de ASTRA en Gernika en nov. de 2015

ASTRArentzako autoekoizpen-instalakuntza

[CASTELLANO]

2 baino urte gehiago pasatu dira Gernikako ASTRAren kideak gurekin kontaktuan jarri zirenetik kudeaketa lokalaren bitartez energia berriztagarrien instalakuntza bat eraikitzeko aukera aztertzeko. Energia berriztagarrien kontrako errege-dekretuen zaparradagatik, hasierako helburua ASTRAk eskaintzen zuen aukerak aztertzea zen, geroago berriztagarriak eta eraginkortasun energetikoarekiko esparru legal atseginago batekin, ASTRAren autogestio energetikora hurratzea posible izateari begira. Kontua da, gaur, 2 urte eta erdi geroago eta elementu guztiekin haren aurka, ASTRAk autokontsumo fotovoltaiko instalakuntza daukala. Post honen bidez, bere istorioa kontatu nahi dugu adibide izan dadin.

Asamblea de ASTRA (Fuente: Astra Gernika)
ASTRAren batzarra (Iturria: Astra Gernika)

ASTRA, haren hitzetan, kulturarako fabrika soziala da, eta hiritarren parte hartzea eta esparru publikoaren demokratizaziorako erreferente bilakatzea dauka helburutzat. Beraz, oso argi zegoen autogestio espiritu hori eremu energetikora zabaltzeko asmoa. Hori kontuan hartuta, 2013ko azaroan, lehenengo bisita egin genuen eraikina ikusteko eta ASTRAren kideak  ezagutzeko. Zeuden mugak kontuan hartuta, plaka fotovoltaikoen kostuen jaitsiera eta ASTRAren estalki on batek, autokontsumo fotovoltaiko-instalakuntza bat egiteko aukerak aztertzera bultzatu gintuzten.

Ezin da proiektu hau ulertu Estatuan momentu hartako berriztagarrien egoera legala kontuan hartu gabe. Gobernu Zentraletik Erregimen Berezia ezabatuta, eta ondorioz, berriztagarriak sareran konektatzeko aukera mugatuz eta aurrez erregistratuak zeuden instalakuntzen errendimendu ekonomikoaren araberako atzeraeraginkortasuna erabiliz egindako eraso ekonomikoa kontuan hartuz, aukera bideragarri bakarra autokontsumoa zen. Hala ere, ez zegoen hori arautzen duen arautegirik, Errege-Dekreturen ziriborro bat bakarrik, “Eguzkiaren zerga” eta izugarrizko isunen hertsadurapean erregistro beharra mehatxatzen duena. Nolanahi ere, Errege-Dekretu hori indarrean sartzea ez zirudien oso sinesgarria Europatik berriztagarrieak sustatzen dirauten bitartean.

Pentsatu genuen “sarera isurketa gabeko” autokontsumo fotovoltaiko instalakuntza bat izan behar zuela aukera kasu honetan genituen helburuak lortzeko. Hau da, energia berriztagarria sortzen duen eta ASTRAren barneko sarera injektatzen duen instalakuntza, kontsumo guztiak konektatzen diren sare bera: ordenagailuak, hozkailu-ganberak eta abar. “Sarera isurketa gabeko” izateak aldaketa arauemaile posibleei begira babesten gintuen, elektrizitate guztia ASTRAren barneko sarean geratzen zelako, distribuzio sarera irten gabe.

Eta nola ziurtatu elektrizitate guztia ASTRAtik irtengo ez zela?

Oso erraza. Elektrizitatea beti egiten du biderik motzena; beraz, barneko sarean sartzen badu eta sare horretan kontsumorik konektatuta badago, hau barneko sarean kontsumitzen da kanpora irteterik gabe. Horregatik, ziurtatu behar dugu ekoizpen fotovoltaiko maximoa, eraikuntzaren kontsumo minimoa baino gutxiago dela.

Proposatutako instalakuntza

Kontsumo patroia ezagutzeko hurrengoa egin genuen: i) egungo kontsumoaren azterketa eta ii) kontsumo minimoaren in-situ azterketa.

Egungo kontsumoaren azterketa faktura analisi baten bidez egin zen eta lortu zen: hilabeteko kontsumoa, oraingo tarifa, kontrataturiko potentzia, kontsumituriko potentzia maximoa eta abar. Bestalde, kontsumo minimoaren azterketa in-situ egin genuen EnviR aparatoaren bidez. Analitzatzaile hori talde lokalaren jabetza da eta  maila lokaleko bazkideen kontsumoak aztertzeko erabiltzen dugu.

Analizador de consumos EnviR (Fuente: Cliensol)
EnviR kontsumoen analitzatzaile (Iturria: Cliensol)

 

Azterketa hori egiteko, beste bisita bat egin genuen ASTRA erabilera gabe zegoen egun batean, zehazki, aktibitaterik ez zegoen larunbat goiz batean. Azterketa horren bidez hurrengo hondar-kontsumoak neurtu genituen:

Fase 1 Fase 2 Fase 3
667 W 391 W 2.231 W

 

Horrela ekoiztutako elektrizitatearen potentzia hori baino txikiagoa bada, kontsumoa eraikina berean izango da, kanpora irten beharrik gabe. Haatik, esan dugunez, ziurgabetasun normatiboa izugarrizkoa zen eta potentzia irten ez zedin instalazioa egiteko beharra ikusi genuen “txarrerako” aldaketa normatibo bati begira, zaila imajinatzea izan arren. Hori lor dezake 0 injekzio sistema baten bidez. Elektronikaren bidez ASTRAren barneko sarea isolatzen da ekoiztutako energia kontsumituriko potentzia baino handiagoa denean. Elementu honek, 800 € inguru balio du, “sarera isurketa gabeko” baldintza ziurtatzen du baina azterketa jarraitu behar genuen proiektuaren bideragarritasun energetikoa lortzeko. Bestalde, elementu honen sarrerak potentzia gehiagoko instalakuntza egiteko aukera ematen zuen elektrizitatea barneko saretik irteteko arriskurik gabe. Horrexegatik, 250 W-ko 5 kit fotovoltaikoak instalatzea erabaki zuen, guztira 1.25 kW, dena 3garren fasean. Instalakuntza hori, inbertsoreak eta beste osagarriekin kontuan hartuta, 4.600 €-ko aurrekontua zuen eta 150 €-ko aurrezkia lortzea ahalbideratzen zuen. Horrek 22 urtean inbertsioaren itzulera dakar, bizitza baliagarria baino pixka baxuago, 25 urtean aurrikusia.

Informazio horrekin, zaila zen ikuspuntu ekonomiko batetik inbertsioa justifikatzea, nahiz eta beste abantailak ezin ziren ahaztu: isurketa maila jaitsiera, independentzia energetiko partziala, proiektuaren efektu erakusgarria eta abar. Horregatik azterketarekin jarraitzea erabaki genuen eta ASTRAren gaur egungo horniduraren azterketa ekonomikoa bigarren fase batera pasatu genuen.

Faktura azterketa

Orduko elektrizitate hornitzailearengandik igorritako fakturen bidez erreferentziako egoera aztertu zen. Faktura batean bi kontzeptu desberdinak agertzen dira: energia eta potentzia eta hortaz, bi aurrezki iturri zeuden: energia tarifa merkeago bat eta potentzia termino jaitsiera baten bidez.

Kontratatutako prezio energetikoak gure kooperatibarenekin konparatu ziren eta desberdintasun handia zegoela ikusi zen: SOM ENERGIAra komertzializatzailearen aldaketak urteko 2.000 €ko aurrezkia ekarri zuen. Bestalde, potentzia ikuspuntu batetik instalakuntzak neurtutako 17 KW-ko potentziaren maximoa zeukan, kontratatuta zegoen (50kW) baino askoz gutxiago. Beraz, 25 kWrako jaitsierarekin (kriterio kontserbadorea) urteko 1.350 € baino gehiagoko aurrezkia lortzen zen. Laburbilduz, tarifa aldaketak eta potentzia jaitsierak 3.350 € baino gehiagoko aurrezkia erantsia  zekarren.

ASTRA_Fig3_EU
Faktura optimizazioaren aurrezkia.(Datu hauek 2014ko abuztuaren datuak 2015ko SOM ENERGIAren tarifekin estrapolazioaren bidez  kalkulatu ziren. Kalkulu kontserbadorea da aurrezki potentzialari begira)

 

Proposatutako instalakuntza eta faktura optimizazioaren analisiak inbertsioa urte bat baino pixka bat geihagoan berreskura zitekeela eta ASTRAri urteko 150 € baino gehiagoko  aurrezkiak eskaintzen ziola erakutsi zuen.

Proiektua onarpena eta instalazioa

Analisi honen emaitzak Gernikako udal (ASTRAren azpiegituraren arduraduna) eta UDALBILTZAri aurkeztu genizkion eta oso pozik agertu ziren gure proposamenarekin, aurrera eramateko gogo argiak erakutsiz. Hortaz, Gernikako udalak aurrekontua onartu zuen eta horrek 2015ko bigarren zatian autoekoizpen-instalakuntza ahalbideratu zuen. Instalakuntza hori Azarotik ekoizten ari da eta honela,  gaur egungo ASTRAren kontsumoa pixka garbiagoa da.

Instalación de las placas de ASTRA en Gernika en nov. de 2015
Plaka fotovoltaikoen instalakuntza ASTRAn 2015ko azaroan

 

Kontratu aldaketak, inbertsioaren ia berehalako berreskurapena posiblea eginda ere, udala aldaketa gauzatzeko dago momentuz.

Bestalde, Energia Garatik aurrezkiekin “poltsa ekonomikoa” egiteko zirriborroa aurkeztu genuen. Poltsa horrek ASTRA independentzia energetikorantz abiatzeko neurriak erakutsi ditzake. Udalak positiboki baloratu zuen proposamen hau, hala ere, udalaren aurrekontuan sartzeko zailtasuna azpimarratu zuen.

HAUSNARKETA

Energia berriztagarrieenganako kriminalizazio eta jazarpenen eszenatoki batean, eta kontuan izanik esttuan irradiazio maila baxuenetako leku batean egin dela ASTRA proiektua, instalazio fotovoltaiko baten bideragarritasun tekniko, legal eta ekonomikoa frogatu da. Hemen frogatutako bideragarritasuna bi faktoreren ondorioa da:

  • Naiz eta energia berriztagarrien aurkako araudia bat izan, hala ere posible dela araudiaren barnean sartuko diren autokontsumo proiektu bideragarriak egitea.
  • Eraikin publikoen hornikuntzan enpresa elektrikoak “aprobetxatu” egiten direla. Ausazko kasu bat egin dela kontuan izanik ondorio hau egia gehiago dela esango genuke salbuespena baino. Tarifa desproportzionatuak, etekinak hobetzeko laguntza falta eta indiferentzia aprobetxatuz, elektrika handiek eraikin publikoetan sobredimentsionatutako kontratuen bitartez dirurzak kobratzen dituzte.

Kontuan izan behar dugu gainera instalatu dugun eraikuntza %17 garestiagoa izan dela zero injekzioko instalakuntza gehigarria jarri behar izan zaiolako. Hala ere, kasu honetan legediaren ziurgabetasuna  eta aldakortasuna kontuan izanik, ASTRAren kasurako aukera seguruena dela pentsatu da. Sistema honek gainera, eguzki plaken produkzio ahalmena ere gutxitzen du, izan ere kontsumoaren balioa gainditzen bada produkzioan hau gelditu egiten du, injekzioak ekiditeko. Honez gain, instalazio honen prezio erreala 5000€ inguru izango litzateke, kasu honetan Energia Garak lagundutako proiektua izan baita eta enpresa instalatzailea ere prezio neurtzen saiatu da ASTRArentzat bideragarri izan zitekeen proiektu bat egiteko, proiektuak berak duen interesa eta erakusgarritasuna kontuan izanez.

Agertoki legal eta justu batean ez genuke holako tranpa eta trikimailuetara jo beharrik izango eta beste produkzio mota eta formatu batzuk bultzatu ahalko genituzke, Balantze Netoa deritzona bezala . Kontestua aldatzen bada, teilatuan panel gehiago jartzeko aukera ere zabalik dago.

Beraz, badago poliki poliki sistema energetikoa demokratizatzen joateko aukerarik, kudeaketa pertsonen eskura jarriaz eta beraien beharrei erantzuna emanez enpresa gutxi batzuen diru gosearen ordez. ASTRAko instalakuntzaren helburua ez da kasu isolatu bat izatea, besteentzako adibide eta eredu gisa balioko duen kasu bat baizik, tantaka tantaka, aldaketa sortuko duen erreka sortuko duena.

 

ASTRAko txostenera LINK-a

 

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio esta protegido por reCAPTCHA y laPolítica de privacidady losTérminos del servicio de Googlese aplican.

El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.