Home > Grupos Locales > Euskadi > Som Energia Bilbao > Enerkideak: And&o

Enerkideak: And&o

[CASTELLANO]

“Enerkideak” kanpainaren sarrerei berriro ekiten diegu eta And&o  zapata-denda aurkezten dugu. And&o, bere jabearen iritziz, Javier, ez da printzipioz zapata-denda konbentzional bat, bere kokapena kontuan hartuz gero. “Izenik-gabeko kalean gaude (Deustun, Blas de Otero eta Burgos kaleen arteko oinezkoentzako esparruan), non denda bakarra garen, erakusleihorik gabeko erdisotoan kokaturik, on-line denda ere izan arren

Denda txiki hau ongizaterako zapatagintzaren salmentan aitzindaria da. 2005. urtean Euskadiren lehenengo dendak eta Espainiaren lehenengoetakoak zen MBT zapatak sal ditzala. “Baina egoera asko aldatzen da eta And&o dendan zapatagintza osasungarriaren ereduan sortzen diren berrikuntzetara adi gaude  eta emaitza onenak eskainitako markak saltzen ditugun”, Javierrek dio. Horrexegatik, bezeroentzako leialtasuna dute eta ez marketarako. “Markek ere aldatzen dute, batzuetan onerako eta besteetan, txarrerako. Urte guzti hauetan, osasun-arazoak konpontzen dituen zapatagintzan berezitu egin gara, besteak beste, oinetako mina, bizkarra, artikulazioak, juanikoteekiko oinetakoak, ezproi kareduna, fascitis plantarra, …

Gaur egun, bere produktu famatuena The Open Shoes da: ongizaterako zapataren sormena, modularra eta kode-zabalekoa, 3D inprimatze-teknologia erabiliz. “Uste dugu osasuna eskubide unibertsala dela eta zapatagintza, batez ere, osasunerako osagarria izan behar dela. Urte guzti hauetan, guregana datozen pertsona asko ikusi ditugu haiek erabiltzen dituzten zapatek arazoak sortzen dizkietelako oinetan, bizkarrezurretan edota artikulazioetan. Horretaz gain, gu sortzen ari garen zapata-eredua eredu tradizionalarena baino jasangarriagoa da

Javierrek esaten digu Energia Gara Bilbok eman zuen hitzaldi batean kooperatiba ezagutu zuela BilboMakers-en (non bazkide den) Zorrotzaurren orain dela hilabete batzuk. “Oso ideia interesgarria iruditu zitzaidan”. Halere, aldaketa ez da askotan berehalako. “Askotan nagiak harrapatzen gaitu edota izapideak egitea nahasketa delakoan gaude” onartzen du Javierrek. Aldaketa egiteko zerk bultzatzen zuen galdetzean, zera dio: “Hitzalditik aurrera, gaian sakondu nuen eta elektrizitate-konpainia tradizionaletara alternatibak bazeudela konturatu nintzen. Osasunean gertatzen zaidan bezala, uste dut elektrizitaterako sarbidea eskubide bat dela eta ez litzateke negozio hutsa behar izango. Horrexegatik kooperatibaren ideiak konbentzitu ninduen. Horretaz gain, Som Energiak ez du elektrizitatea soilik merkaturatzen baizik eta euren elektrizitatea ekoizten ari dira ahal diren heinean. Energia berriztagarria izatea beste nahitaezko kontzeptua zen. Beraz, Som Energia nire konpainia izatea erabaki nuen”.

Azkenik, kooperatibarekiko oraindainoko iritzi eta esperientzi baikorrak jarraitzen du kontatzen. “Lehenengo eta behin, aldaketaren erraztasunak harritu ninduen. Askoz konplikatuagoa izango litzatekeelakoan nengoen, ziur aski ezjakintasunagatik. Gainontzean, den-dena primeran funtzionatzen ari da. Eta proiektuak, web orriaren eta Facebooken informazioak arretaz jarraitzen ditut. Egunak pasa ahala, gero eta bazkide gehiago gara eta joerak gora jarraituko duelakoan nago. Oso inportantea da kontsumitzaile pasiboari uztea eta sorkuntza eta kontsumo arduratsu baten alde lan egitea”.

Horrela, energia onaren olatuari gehitu egin zaion beste esparru berri bat ezagutzen dugu. Pixkanaka esperientzia hauek eskualde osoko tokiko merkataritza ere argituko dute.

ERAKUNDE-LAGUNAK  kanpainan parte hartzea animatzen zaituztegu; denda, negozio, bulego, erakunde edo GKE bat ezagutzekotan eta kooperatibaren elektrizitate-kontsumitzaileaz izatekotan, jar itzazu harremanetan gurekin kanpaina honetan agertzeko eta “Enerkide”en sarea ehuntzen jarraitzeko.

 

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio esta protegido por reCAPTCHA y laPolítica de privacidady losTérminos del servicio de Googlese aplican.

El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.