Home > Grupos Locales > Navarra > Energia Gara Nafarroa > ANAIARTEKO ERAKUNDEAK 08

ANAIARTEKO ERAKUNDEAK 08

[También en: Castellano]

Arterra Bizimodu 2014. urtetik Urraulbeitiko Artieda herri txikian elkar bizitzeko erabakia hartu duten pertsonen komunitatea da. Pertsona horiek ikuspegi eta amets amankomunak partekatzen dituzte, bertan jasangarritasuna bere lau dimentsiotan zainduz.

Zehazki, Arterra energetikoki jasangarria (dimentsio ekologikoa) den kokalekua bihur dadin 2018ko martxoan panel fotovoltaikoen (12 kW) auto-hornikuntzarako instalazio bat burutzen da.  Irailean berriz Som energia kooperatibakide bihurtzen da eta aldi berean Som Energia merkaturatzailera salto egiten du Arterrak, % 100 berriztagarria den hornidura elektrikoa lortuz.

Arterran jasangarritasunaren lau dimentsioak:

  1. Arterra gizarte-esperimentua da, zeinean gizarte osoak, solidarioak eta osasungarriak sortuko dituzten egungo gizarteen erronkei zuzendutako giza konponbide iraunkorrak bilatzen diren. Arterrak bilaketa honetan lagungarri izan nahian, gobernantza soziokratikoaz gidatutako eta landa eremuan kokaturik dagoen gizarte komunitate batekin bidea egitea erabaki du.
  1. Eremu ekologikoan, Arterrak planetarekin orekan nola egon ikertu nahi du, lurra zainduz eta, aldi berean, etorkizuneko belaunaldien bizitza baliokidea ahalbidetuko duen gure baliabideen egungo hornidurari so eginez.
  1. Ekonomikoki, Arterra partekatzean datzan oinarri komunaren ekonomia sortzen saiatzen da, hortaz, egungo paradigmaren trantsizioan laguntzen du. Murrizketa, ekonomia zirkularra eta tokiko ekoizpena eta merkataritza bezalako alderdiak arlo honetan oso garrantzitsuak diren gaiak dira.
  1. Arterra ere kultura-trantsizioan parte hartzen du, berdintasunaren, errealizazioaren, bakearen, iraunkortasunaren eta sormenaren baloreen zainketa handiagoa lortzeko.

Horretarako ekintza ezberdinak burutzen dira, hala nola:

  • Landa iraunkorren sorrera eta hazkundea sustatzea (giza, ekologikoki eta ekonomikoki)
  • Landa eta hiri proiektu desberdinen elkarren arteko informazio eta baliabideen trukaketa bultzatzea.
  • Egungo bizikidetza ereduari alternatiba gisa elkarrekin bizitzeko moduak aztertu eta zabaltzea (cohousing).
  • Jardunaldi ezberdinak eta nazional zein nazioarteko bilerak antolatzea, arlo honetan esperientzia ezberdinak partekatu nahian.

Jaso informazio gehiago www.arterrabizimodu.org  web gunean.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio esta protegido por reCAPTCHA y laPolítica de privacidady losTérminos del servicio de Googlese aplican.

El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.