Batzar Orokorrea

[También en: Castellano]

Energia Gara Nafarroa taldearen eskutik Som Energia kooperatibaren 2019ko batzar orokorrean parte hartzeko gonbitea eta animoa jaso. Batzar orokorra hurrengo larunbatean, Maiatzak 25, Geltokiko batzar aretoan fisikoki jarraitzeko parada izanen dugu Iruñean bertan. Batzarraren hasiera goizeko 9etan (lehen deialdia) eta 9.30etan (bigarren deialdian) izanen da.

Bazkideok mozioak aurkezteko prozesuaren emaitzari helduta, Energia Garatik aurkeztutako bi elegiteak azken fasera iritsi dira. Hortaz, Energia Gara aurkeztutako proposamenak  batzarrean bozkatzeko aukera izanen dugu, beste 8 artean:

1) Toki komunitateen partaidetza, beraien zonaldeetan aurrera eramaten diren proiektuetan parte hartzeko aukera eskatzen delarik. (Ventana para la participación de la comunidad local en la financiación de proyectos de generación de la cooperativa)

2) Kooperatibaren funtzionamenduan normalizazio linguistikoa (Normalización lingüística en el funcionamiento de la cooperativa)

Laburbilduz, deialdia hauxe:

  • Zer:         Batzar Orokorra 2019
  • Noiz:       Maiatzak 25, larunbatarekin
  • Ordua:    Goizeko 9etatik eguerdiko 14ak arte
  • Non:        Geltokiko batzar aretoan (Iruñeko autobus geltoki zaharra)

Azkenik, gerturatuko garenontzako ohartxoa: Geltoki Tabernako hamaiketako eta bazkari goxoak dastatzeko aukera izanen dugu ere bai.

Besarkada handi bat eta energia on,

Energia Gara Nafarroa.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio esta protegido por reCAPTCHA y laPolítica de privacidady losTérminos del servicio de Googlese aplican.

El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.