Home > Grupos Locales > Navarra > Energia Gara Nafarroa > Batzar Orokorra – Geltoki

Batzar Orokorra – Geltoki

[También en: Castellano]

Batzar orokorra badator! Aste honetan zure energia berriztagarrien kooperatibarekin hitzordua duzu.

2020ko ekainaren 20an, larunbatean, goizeko 9:30etan, lehen deialdian eta 10:00etan bigarren deialdian ospatuko den Som Energiaren batzar orokorrera deitzen zaitugu.

Aurten batzarra guztiz birtuala izanen da eta sarean eskuragarri egonen da: asamblea.somenergia.coop. Bozka plataforma erabiltzeko, bulego birtualan sartzeko ohikoak diren sarbide-datuak beharko dituzu. Parte har ezazu! Parte hartzea garrantzitsua eta ezinbestekoa da kooperatibaren funtzionamendurako!

Taldean jarraitu eta bozkatu ahal izateko gune segurua eskaini nahi dugu, horregatik, Geltokin presentzialki elkartzeko deialdia luzatzen dizugu. Bertan beharrezkoak diren segurtasun neurri guztiak beteko ditugu noski.

Gainera, behin batzar orokorra bukatuta, Geltoki tabernan jatea eta ospatzea proposatzen dizugu Energia Gara Nafarroatik.

Segurtasun neurri guztiak bermatzeko, mesedez, beharrezkoa dugu Geltokira joateko interesa duzuenok (batzarra eta / edo bazkaria) ekainak 18, osteguna baino lehen komunikatu dezazula sare sozialen bidez (693909154) edo energiagara@somenenergia.coop helbidera erantzunez. 

Energia Gara Nafarroa taldeko ekimenak kooperatibakide bolondresen lanari esker garatzen dira, beraz, zure parte hartze presentziala edota birtuala, proposamen, ekarpen, galdera edo eskaeren bitartez, ongi etorria da beti.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio esta protegido por reCAPTCHA y laPolítica de privacidady losTérminos del servicio de Googlese aplican.

El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.