Datorren azaroaren 23an, Gares-Puente La Reinan, energiaren alorrean lekuko zein atzerriko administrazioek burututako lanak aurkeztuko dira.
Lehenik eta behin, Gares-ko herria eta udala jorratzen ari den autokontsumo elektriko eta lekuko garapen energetikoaren proiektua aurkeztuko da.
Jardunaldia Gares-Puente La Reina-ko Vinculo Etxean izango da, datorren azaroaren 23an, goizez zein arratsaldez. Jardunaldi honetan, bertako zein atzerriko administrazioek garatutako proiektu energetiko desberdinak (zerbitzu energetikoak, sorkuntza berriztagarriak, autokontsumoa, formakuntza eta herritarren parte-hartzea) ezagutzeko aukera izango da.
Jardunaldiaren helburu nagusia, administrazio publikoek trantsizio energetikoaren alde lan egiteko duten aukera ezagutu eta aztertzea da, berauek garapen eredu berri bateruntz bideratzeko. Gaur egun, hauek, tokiko erakunde publikoak, dira esperientzia berritzaileenak eta beraien inguruan eragin handiena sortzen dutenak.
Goizeko saioan (09:00-14:00) udal teknikari, zinegotzi, herritarrei zein enpresei zuzenduta dago. Bertan, lurralde garapen agentzia eta alkate desberdinek beraien esperientziak azalduko dituzte; Transnational Institute-en zerbitzu energetikoen kasuak, estatu espainiarreko kooperatiba energetiko zaharrenak,…
Arratsaldeko saioan berriz (18:30-21:30), aurretik aipaturiko kasu batzuk eta Som Energia, Energia Gara Nafarroak udalerri eta herritarrekin burututako proiektu batzuk aurkeztuko dira. Saio honen helburua, ahalik eta jende gehienari informazioa helaraztea izango da, horretarako haurtzaindegi zerbitzua ere egongo delarik.
Jardunaldia, Gares-Puente La Reina-ko Udalak, Nafarroa Erdialdeko garapen partzuergoak eta Energia Gara Nafarroak antolatzen dute, Nafarroako Gobernuaren Garapen Ekonomiko departamentuaren laguntzarekin.