Aurreko Urriaren 24an Alternatiben Herriaren egun handiena ospatu genuen Bilbon. Ospakizun eta aldarrikapen eguna zen; eredu sozial, jasangarria eta ekologiko berri bat zehazten duten alternatibek, pertsonengan oinarrituta eta ez korporazio erraldoietan, erakusteko; gizartearen mobilizazioaren eta aktibazioaren premia azpimarratzeko, trantsizio sozial eta ekologikoa egiaztatzeko. Ikustarazteko, manifestuan islatzen den bezala, “badaudela alternatibak eta jadanik martxan daudela, antzinako sistemak aldatu beharra baitu”; “pertsonak erdigunean jartzeko gizarte-eredu berri bat aldarrikatzen dugunok. Ongi bizitzeko, pertsonen zein herrien premiak asetzeko, gure buruak eta planeta zaintzeko, nagusi den sistema bera aldatzeko” asko garelakoan gaudela.
Han topo egin genuen erakunde asko “lagun minak” ginen eta esparru desberdinetan printzipio horiekin lan egiten dugu: Elikaherria, Sin Plástico, Fiare… Eredu energetikoaren alternatibak ere han egon ginen, irabazi asmorik gabeko kooperatibak eredu energetiko banatzailearen, berriztagarriaren, bertakoaren, gardenaren eta parte-hartzailearen alde lan egiten dugunak. Energia-eraginkortasunean eta pertsonen zerbitzuan oinarritzen den eredu bat: gu bezalako alternatibak (Energia Gara – Som Energia erakundearen bertako taldeak) eta Goiener, biak Hego Euskal Herrian; eta I-Ener Iparraldean.
Amaitzeko, erakundeari zorionak eman behar dizkiogu deialdiaren arrakasta garbiagatik, eta egun hartako gure partaidetzaren argazki batzuk uzten dizkizuegu.
Besarkada bat guztioi … eta energia on!
One comment
Pingback: Alternatiben Herria. El pueblo tiene alternativas para hacer realidad la transición social y ecológica | El Blog de Som Energia