Home > Grupos Locales > Euskadiko Som Energiaren Lurralde-Saila

Euskadiko Som Energiaren Lurralde-Saila

[Entrada también disponible en: Castellano]

Pasa den irailaren 11an, Osteguna, Euskadiko Som Energiaren Lurralde-Saila martxan jarri zen Energia Gara Euskadi izenarekin. Biltzar Konstituziogilean, bazkideek Estatutuak onartu eta Lurralde-Batzordearen kideak hautatu zituzten.

Gure lurraldean kooperatibaren hasierari buruzko aurkezpena eta gaurko Tokiko Taldeetako (Bilbo eta Barakaldo) ekintzen laburpen txiki bat egin ondoren, bazkideek Estatutuak onartu zituzten, zuzenketarik gabe (23 boto alde eta 1 kontra). Ondoren, Lurralde-Batzordearen hautaketa bozketa egin zen eta hurrengo 5 bazkide hauek izan ziren hautatuak: Álvaro Campos (Eibar, Gipuzkoa), Íñigo Capellán (Portugalete, Bizkaia), Txomin Goñi Otegi (Amezketa, Gipuzkoa), Pello Larrinaga (Bilbo, Bizkaia) eta Jon Terés (Sestao, Bizkaia).

Energia Gara Euskadiko Lurralde-Batzordearen ibilera berrirako planteatzen ziren ekintzen artean, honako hauek aipa daitezke: Lurralde mailan beste eragileekiko aliantza aurkitzea, tokiko talde berrien sustapena bultzatzea eta Administrazio Publikoekiko lankidetza aukerak aztertzea.

Halaber, bazkide guztiei gonbidapena bidaltzen zaie  kooperatiban parte har dezaten, Tokiko taldeen bitartez edo hasi berri den Lurralde-Batzordearen bitartez. Batzordearekin harremanetan jarri nahi izatekotan, erabil ezazue hurrengo posta elektronikoa: euskadi@somenergia.coop.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio esta protegido por reCAPTCHA y laPolítica de privacidady losTérminos del servicio de Googlese aplican.

El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.