Home > Grupos Locales > Navarra > Energia Gara Nafarroa > ANAIARTEKO ERAKUNDEAK 07: LA DESPENSICA

ANAIARTEKO ERAKUNDEAK 07: LA DESPENSICA

LA DESPENSICA: ARIMADUN DENDA

Gobernuek berpizkunde ekonikoaren seinale nabarmen gisa azaltzen dizkiguten “kimu berde” horiek benetakoak al dira? 

Agian bai, baina, ez eurek uste duten moduan: sortzaileen DNAn dagoen jasangarritasun eta ardura soziala ardatz duten mikroenpresez osaturiko ekonomia baten bitartez, alegia.
Adibide on bat LA DESPENSICA da, 2013an Alberto eta Pilik sortu zuten denda. Urte eta erdiz Iruña inguruan hornitzaile bila aritu ostean euren burua piszinan murgiltzea erabaki zuten.

Sin título-3

Nor gara

Iruñako familia bat gara, eta Despensica elikadura aberats eta osasungarria kalitate prezio erlazio on batekin eskaintzeko asmoz ireki genuen.
Etor zaitezte gu ezagutzera zuekiko, bezeroekiko, harreman pertsonala atsegin dugu; zuen jakinminak ezagutu, ahal dugunean lagundu eta egunez egun pixka bat gehiago ikasiz, beti ere umiltasun eta sinpletasunez.

Gure denda

Gure denda ez da erosketa egiteko soilik. Bezeroari arreta jartzen diogun tokia da, erosketak presa gabe eta armonian egiteko lekua, erosten duzuna eta produktua saltzen dizuna ezagutuz, produktu asko gertukoak baitira eta salmenta pertsonalizatu bat egin nahi baitugu. Saltzen ditugun produktuek direnaren zaporea dute eta ez dute gehigarri edo kontserbatzaile kaltegarririk etiketetan argi eta garbi ikus daitekeen bezala. Gainera, hemen ekoizten direnez gure herriaren aberastasunean laguntzen dute.
Horrez gain, azpimarra jarri nahi dugu Etxarrin (Etxauri bailaran) ekoiztutako barazkien salmenta zuzenean, prezio kalitate erlazio ezinhobea eskainiz. 
Glutenik, laktosarik edo gehitutako azukrerik gabeko produktuak ditugu, diabetesa pairatzen duten, zeliakoen edota beste alergiaren bat duten bezeroentzat egokiak, baita norbere garbitasunerako produktuak,  kosmetikoak edota zure baratzerako haziak ere.
Dendan zuzeneko salmentaz gain web bidezko salmenta  ere eskaini nahi dugu etxerako banaketa zerbitzuarekin.

Anima zaitezte erosketa egitera bai web bitartez bai Hizkuntza Eskola ondoan dagoen dendara etorrita, ziur errepikatuko duzuela!

 

Karrakela elkarte kooperatiboko kide gara, non bertako ekoizleak, dendak, eta kontsumitzaileak elkartu garen, denon artean onurak lortu eta bertako produktu onenak era zuzen eta jasangarrian lortu ahal izateko. Hala, kontsumitzaileak deskontu handiak lor ditzake, dendak eta ekoizleak gertuagotik ezagutzeaz aparte.
Informazio gehiago:
Elkartera batu nahi izanez gero, bikaina litzateke gurekin batera proiektu horren partaide izatea!

Zergatik eta nola batu gara ENERGIA GARAra

Gure bezero batzuk ENERGIA GARAko bazkide izaki gure kooperatiba proiektu ereduarengan interesa erakutsi eta ENERGIA GARA aurkeztu ziguten.
Denboraldi batean aztertu ostean ENERGIA GARAra batzea erabaki genuen. Interesgarria iruditzen zitzaigun energia berde gehiago ekoizten laguntzea hilabete bukaeran, beste konpainia batzuekin ez bezala, gehiago ordaindu beharrik gabe.

Non gaude

LA DESPENSICA
Konpainia kalea 15, Iruña
Nafarroa
Bezeroari arreta:
Telefonoa. 649560735
Ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 8:30etatik 15etara eta 17:30etatik 21etara
Larunbatetan: 9:30etatik 14etara

Harremanetarako:

energiagara@someneriga.coop
San Agustin 24, etxabea. iango gaituzue 19:30tatik aurrera. 31001 Iruñea (Hilabete batzeko lehen eta hirugarren asteartetan)

Harpidetu gure Blogean.  Jarrai gaitzazu Twitter eta Facebooken

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio esta protegido por reCAPTCHA y laPolítica de privacidady losTérminos del servicio de Googlese aplican.

El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.