Home > Histórico de la etiqueta: iraileko eskola [EU]

Historial de la etiqueta: iraileko eskola [EU]

SOM ENERGIA NAFARROAN ikastera

Hala da bai! 2016an, kooperatibako urteroko eskola, IRAILEKO ESKOLA, aurtengoan Nafarroan izango da. Hain zuzen, 16tik 18ra, ostiraletik igandera Beiren. Iraileko eskola, batzar nagusiaz gain kooperatibako bazkideontzat den ekitaldirik garrantzitsuena da. Bertan SOM ENERGIAn sortzen diren eztabaida eta esperientziak zuzenean bizi eta partekatu daitezke. Kooperatiba giroa era oso berezian sentitzen den ekitaldia da eta oraingoan gure erkidegoan izateko zortea dugu. Pasatzen utzi ezin den aukera paregabea! Aurtengoa, beste hainbat gaien artean, gure barne antolaketaren inguruan eztabaidatzeko abiapuntua izango da. Elkarrekin nola eta norantz ibili nahi dugunaren ingurukoa. Energyforall (UK), Enercoop (Fr), Sustrai Fundazioa, Px1NME… goi mailako hizlariak uneoro adi egon gaitezen. Dagoeneko argitaratu den egitarauan ikus dezakezuenez, asteburu bizia izango da. Baina era berean, larunbat gaueko ekitaldia bezalako une lasai eta jai girokoaz gozatzeko aukera ere izango dugu. Energia Gara Nafarroa tokiko taldekook Iruñeko udalarentzako elektrizitate merkaturatzailea egiteko ikerlana aurkeztuko dugu. Bide batez, Nafarroan dagoeneko 1000 kontratutik gora ditugula ospatu nahi dugu eta bertako bazkideok elkar hobe ezagutzeko aukera izan dezagun bertaratu zaiteztela biziki animatzen zaituztegu. Inoiz parte hartzea pentsatu baduzu, jakin minik baduzu, partekatu …

Leer más »