Home > Grupos Locales > Navarra > Energia Gara Nafarroa > SOM ENERGIA NAFARROAN ikastera

SOM ENERGIA NAFARROAN ikastera

Hala da bai! 2016an, kooperatibako urteroko eskola, IRAILEKO ESKOLA, aurtengoan Nafarroan izango da. Hain zuzen, 16tik 18ra, ostiraletik igandera Beiren.

iraileko eskola 2015
iraileko eskola 2015

Iraileko eskola, batzar nagusiaz gain kooperatibako bazkideontzat den ekitaldirik garrantzitsuena da. Bertan SOM ENERGIAn sortzen diren eztabaida eta esperientziak zuzenean bizi eta partekatu daitezke. Kooperatiba giroa era oso berezian sentitzen den ekitaldia da eta oraingoan gure erkidegoan izateko zortea dugu. Pasatzen utzi ezin den aukera paregabea!

Aurtengoa, beste hainbat gaien artean, gure barne antolaketaren inguruan eztabaidatzeko abiapuntua izango da. Elkarrekin nola eta norantz ibili nahi dugunaren ingurukoa.

Energyforall (UK), Enercoop (Fr), Sustrai Fundazioa, Px1NME… goi mailako hizlariak uneoro adi egon gaitezen.

Dagoeneko argitaratu den egitarauan ikus dezakezuenez, asteburu bizia izango da. Baina era berean, larunbat gaueko ekitaldia bezalako une lasai eta jai girokoaz gozatzeko aukera ere izango dugu.

Energia Gara Nafarroa tokiko taldekook Iruñeko udalarentzako elektrizitate merkaturatzailea egiteko ikerlana aurkeztuko dugu. Bide batez, Nafarroan dagoeneko 1000 kontratutik gora ditugula ospatu nahi dugu eta bertako bazkideok elkar hobe ezagutzeko aukera izan dezagun bertaratu zaiteztela biziki animatzen zaituztegu.

Inoiz parte hartzea pentsatu baduzu, jakin minik baduzu, partekatu nahi baduzu, edo besterik gabe kooperatibaren martxa barrutik ezagutu, eta nola ez, ondo pasatzea nahi baduzu, hau duzu aukera paregabea! Eskolan izena eman eta energia kooperatiboaz ase zaitez! Gogoratu asteburuko edozein unetan etorri zaitezkeela.

Izena emateko behar duzuen informazio guztia hemen duzue, somenergia-ren blog orokorrean.

Eta laguntzeko gogo biziz bazaude esker onez hartuko zaitugu, Nafarroako lurralde‑atalekoak antolakuntzan ari gara eta. Honakoak zuen laguntza eskertuko genituzkeen hainbat ekintza:

  • Gainontzeko lurraldeetatik datozen parte‑hartzaileen joan‑etorrietarako laguntza. Topaketa honen eragina gutxitu asmoz, garraio publikoz Tafalla, Erriberri edo Iruñeara helduko diren bazkideak Beirera gerturatzeko laguntza ezin hobea litzateke.

  • Familia bateragarritasunean pentsatuz, haurrentzako ekitaldiak antolatzea beharrezkoa da. Haurrak gogoko badituzu eta ekintza hauetan parte hartu nahi baduzu, zatoz.

  • Logistika lanetan ere laguntza beharra dugu. Beraz, prestaketa lanetan parte hartu nahi baduzu, emaguzu zure kontaktua eta zure laguntza jasotzeko irrikitan izango gara.

  • Argazkigintza gustoko baduzu eta eskolan parte hartzekotan bazara, asteburuaren argazki-txostena egingo duen pertsona baten bila gabiltza.

Beste zerbaitetan zure ekarpena egin nahi, eskaintzeko ezer, ideiaren bat buruan bueltaka baduzu… ez izan zalantzarik eta proposatu ezazu!

Gurekin harremanetan jartzeko energiagara@somenergia.coop edo eskolako informazioan ageri diren kontaktuak erabil ditzakezu.

Parte‑hartzaile nahiz antolaketa lanetan, asteburu horretan gurekin izan zaitezen irrikitan gaude.

ONDO IZAN ETA ZATOZ SOM ENERGIA / ENERGIA GARAREN IRAILEKO ESKOLAZ GOZATZERA

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio esta protegido por reCAPTCHA y laPolítica de privacidady losTérminos del servicio de Googlese aplican.

El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.