ENERGIA GARA NAFARROAren urteko bilera
Batzar nagusirako bidali genizuen idazkian esan genizuen bezala, Nafarroako Energia Gararen urteroko bilera, datorren maiatzaren 29an izango da, 19:00etan Triki-Traku lokalean, Arga Ibaia kalea, 36-38.ean (Arrotxapea).
Agenda honakoa izango da:
– 2014 urteko Txostena.
– 2014ko kontuak 2014 eta 2015ko aurrekontua.
– 2015ko helburuak – Batzar Nagusiako Laburpena.
– Energia Gara Nafarroa lantaldea zuzentzeko aukeraketa.
– Galdera eta erantzunak.
Gure lurralde kontseiluaren aukeraketan, gaur egun ditugun idazkari bat eta bi batzordekide ordeztu beharrean gaude; arrazoi desberdinegatik, gaur egun funtzio hauek betetzen dituzten pertsonak, ezin dute bere eginkizunekin jarraitu. Nafarroan erroldatuta dauden Energia Gararen bazkide guztiek izango dute erantzukizun hau hartzeko aukera. Erantzukizun hau hartzeko prest izanez gero, bidali email bat gure helbide elektronikora (energiagara@somenergia.coop) BATZORDERAKO HAUTAGAIA/ CANDIDATURA JUNTA gaiarekin eta etorri bilerara, noski.
Bidali beharreko datuak honako hauek dira: izen-abizenak, bazkide zenbakia, telefono zenbakia eta helbide elektronikoa, eta atxiki kontseilurako dituzun ideia eta zure aurkezpen txiki bat idatzi bidez.
Bilerara etortzerik ez duzuen bazkideak, zuen bozka bilerara etorriko den beste bazkide baten eskuetan utz zenezakete. Bestalde, bazkide bakoitzak utzitako boto bat besterik ezin du izan. Botoa delegatzeko, honako testua bete behar duzue:
BOTOA DELEKATZEA
__________________________________________________ jauna / andreak eta _________ Som Energia Kooperatibako bazkide zenbakidunak, Nafarroan erroldatuta dagoenak, ________________ NANaren jabeak, bilerara pertsonalki joaterik ez dudanez, 2015eko maiatzaren 29an ospatuko den Som Energia- Energia Gara Nafarroako urteroko bilera nagusirako, soilik, ________________________________________gan delegatzen dut nire botoa. Horretarako, testu hau sinatzen dut:
2015eko maiatzaren _________an.
Sinadura
Lurraldeko bileran botoa delegatzea, Som Energia-Energia Gararen bilera nagusian jarraitu beharreko arau berdinak dira.
Som Energiaren Estatutuetako 41 artikuluaren arabera:
41. artikulua .- Boto ordezkaritza eskubidea Bazkide bakoitzak boto bat izateko eskubidea du. Bazkide bat Batzar Nagusira joan ezinik balego, beste bazkide baten bidez eman lezake botoa. Ordezkaritza, idatziz azaldua, saio konkretu baterako soilik eta bilera hasi aurretik, asanbladako lehendakariak onartu beharko du. Bazkide bakoitzak, beste bazkide baten botoa bakarrik ordezkatu ahal izango du.
Kooperatiben 18/2002 legearen 35. Artikuluaren arabera:
35. artikulua, botoa delegatzea:
1. Estatutuek botoa delegatzea ezarri ahalko dute. Ordezkari bakoitzak, delegatutako boto bat izan lezake soilik eta ordezkaritza hau, idatzi bidez aurkeztu beharko zaio Batzar Nagusiaren lehendakaritzari, saioaren hasieran. Bestalde, ordezkaria, ordezkatzen duen pertsonaren hurbileko senidea (ama, aita, ezkontidea, alaba, semea,…) bada, idatziaz aparte lotura familiarra azaltzen duen dokumentua azaldu beharko du.
2. Adingabeen edo ezinduen ordezkaritza legala ohiko zuzenbide arauka jarraituaz egin beharko da.
3. Elbarritasunak dituzten pertsonak ordezkatzeko, elbarritasuna deklaratzeko berariazko araudiak bete beharko dituzte.