Home > Grupos Locales > Euskadi > Som Energia Bilbao > Alternatiben Herria. Herriak baditu alternatibak trantsizio soziala eta ekologikoa egiaztatzeko

Alternatiben Herria. Herriak baditu alternatibak trantsizio soziala eta ekologikoa egiaztatzeko

[CASTELLANO]

Aurreko Urriaren 24an Alternatiben Herriaren egun handiena ospatu genuen Bilbon.  Ospakizun eta aldarrikapen eguna zen; eredu sozial, jasangarria eta ekologiko berri bat zehazten duten alternatibek, pertsonengan oinarrituta eta ez korporazio erraldoietan, erakusteko; gizartearen mobilizazioaren eta aktibazioaren premia azpimarratzeko, trantsizio sozial eta ekologikoa egiaztatzeko. Ikustarazteko, manifestuan islatzen den bezala, “badaudela alternatibak eta jadanik martxan daudela, antzinako sistemak aldatu beharra baitu”; “pertsonak erdigunean jartzeko gizarte-eredu berri bat aldarrikatzen dugunok. Ongi bizitzeko, pertsonen zein herrien premiak asetzeko, gure buruak eta planeta zaintzeko, nagusi den sistema bera aldatzeko” asko garelakoan gaudela.

Han topo egin genuen erakunde asko “lagun minak” ginen eta esparru desberdinetan printzipio horiekin lan egiten dugu: Elikaherria, Sin Plástico, Fiare… Eredu energetikoaren alternatibak ere han egon ginen, irabazi asmorik gabeko kooperatibak eredu energetiko banatzailearen, berriztagarriaren, bertakoaren, gardenaren eta parte-hartzailearen alde lan egiten dugunak. Energia-eraginkortasunean eta pertsonen zerbitzuan oinarritzen den eredu bat: gu bezalako alternatibak (Energia Gara – Som Energia erakundearen bertako taldeak) eta Goiener, biak Hego Euskal Herrian; eta I-Ener Iparraldean.

Amaitzeko, erakundeari zorionak eman behar dizkiogu deialdiaren arrakasta garbiagatik, eta egun hartako gure partaidetzaren argazki batzuk uzten dizkizuegu.

 

Besarkada bat guztioi … eta energia on!

Alternatiben Herria (1)
Txomin, Esther e Iñigo, Energia Gara Bilbao

 

Eh, txo! Eta zeu, Som Energia-ko bazkide al zara?

 

Som Energia-Energia Gara eta I-Ener: Eredu energetiko berri baten alde.

 

Autokontsumoaz mintzatuz

 

 

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio esta protegido por reCAPTCHA y laPolítica de privacidady losTérminos del servicio de Googlese aplican.

El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.