Home > Grupos Locales > Navarra > Energia Gara Nafarroa > ENERGIA GARA AURTEN ERE BIONOAIN-EN IZANGO DA

ENERGIA GARA AURTEN ERE BIONOAIN-EN IZANGO DA

Aurten bigarrengoz ospatuko da BIONOIAN eta pasaden urtean bezala, aurten ere Som Energia/Energia Gara bertan izango da, irailaren 20an, Noaingo zentzumenen parkean.
Azoka honetan, ekonomia jasangarria bultzatzen duten eta sozialki erantzule diren proiektu desberdinak aurkituko dituzue; produktu ekologikoetatik hasita, artisautza, banka etiko eta nola ez, energia berriztagarriak ere.

unnamed (1)unnamed

 

 

 

 

ZER GARA?

Som Energia/Energia Gara energia berriztagarria ekoiztu eta merkaturatzen duen irabazi asmorik gabeko kooperatiba bat da. Gure lan esparru nagusiak, energia merkaturatu eta ekoiztea dira, jatorri berriztagarridunak, noski. Eredu energetiko bat bultzatu asmoz gabiltza lanean, 100% berriztagarrietan oinarritzen dena hain zuzen.

 

Gure proiektua ezagutu eta kooperatibako bazkide izatea nahi duzuenok, honako datu hauek ekarri behar dituzue bazkide egiteko:

Kontu zenbakia (bazkide egin eta argindarra kontratatzeko)
Argindarraren azken faktura

 

Harremanetarako:

Twitter eta Facebook
energiagara@someneriga.coop
San Agustin 24, etxabea. 31001 Iruñea (Hilabeteko lehen asteartetan)

Harpidetu gure Blogean.  Jarrai gaitzazu Twitter eta Facebooken

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio esta protegido por reCAPTCHA y laPolítica de privacidady losTérminos del servicio de Googlese aplican.

El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.