Home > Grupos Locales > Navarra > Energia Gara Nafarroa > Ekonomia Solidarioaren Azokan

Ekonomia Solidarioaren Azokan

Som Energia / Energia Gara Nafarroa berriz ere parte hartzaile Ekonomia Solidarioaren Azokan

Aurreko ekitaldietan gertatu bezala aurtengo Ekonomia Solidarioaren 3. Azokan Som Energia / Energia Gara Nafarroak (EGNa) informazio puntu bat ezarriz eta mikrohitzaldiak emanez parte hartu du. Azoka honek REAS Nafarroak antolatu duen Ekonomia solidarioari buruzko nazioarteko VII. Jardunaldiekin bat egin du.

14042015-reas2

 

Urte ona izan da azokarentzat, asteburuan zehar 5105 bisitari izan ditu Iruñeko autobus geltoki zaharrak (iaz baino %45 gehiago), 83 ekimenek hartu zuten parte (iaz baino %38 gehiago) eta 14.205 txanpon elkartrukatu ziren (2014an baino %27 gehiago).

Gure taldea pozik dago azokan egon zen parte hartzeari dagokionez eta EGNaren proposamenak hiritarrengan, zehazki elektrizitate erabiltzaileengan, pizten duen arretagatik.

Asko izan ziren soilik informazio bila hurbildu zirenak, beste batzuk bertan ezarri ziren interneterako bi sarbideak probestuz bazkide izateko asmoz hurbildu ziren, eta bazkideak ere bertaratu ziren beste kontratu batzuk bermatu edo lehendabiziko hornikuntzan alta ematera.

150418_EGNa-Feria Autobuses-021 (1)

 

 

Horrez gain, larunbat goizean kooperatiba aurkezteko hitzaldi txiki batean parte hartu genuen. Dozena bat pertsona inguru gerturatu ziren, eta bertan azaldutako informazioak piztutako interesak motz utzi zuen aurkezpenerako izan genuen denbora. Gure espazioan amaitu behar izan genuen hitzaldia, azokan bertan.

Pozik gaude kooperatibari eta egiten ditugun150418_EGNa-Feria Autobuses-024 ekintzei buruz informazioa lortzeko asmoz hurbiltzen zaretelako, nahiz momentuz parte hartzera animatzen ez zareten eta jakin-mina duzuen pertsonak izan, nahiz jada bazkide zareten. Hauxe da horrelako espazioen izpiritua eta horrelakoetara hurbiltzen jarraitzea espero dugu, kooperatibako partaide gisa parte hartuz.

Datozen hilabeteetan REASek antolatzen dituen azoka sozialetan parte hartuz jarraituko dugu. Hitzorduei buruzko informazioa euren webean lor dezakezue. Parte hartzeko gogoa baldin baduzue jar zaitezte gurekin harremanetan.

Energia Gara Nafarroatik agur bero bat,

 

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio esta protegido por reCAPTCHA y laPolítica de privacidady losTérminos del servicio de Googlese aplican.

El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.