Home > Grupos Locales > Navarra > Energia Gara Nafarroa > ENERGIA GARA I TOPAKETA

ENERGIA GARA I TOPAKETA

 

 

Topaketa Iruñean ospatuko dugu, maiatzaren 22an.

unnamed

 

 

Som Energia – Energia Garako bazkide agurgarria

Posta elektroniko honen bitartez, Energia Garako talde ezberdinak (Energia Gara Nafarroa, Energia Gara Bilbao, Energia Gara Barakaldo, Energia Gara Donostia eta Energia Gara Vitoria- Gasteiz) antolatzen ari garen ENERGIA GARA I TOPAKETAren berri eman nahi dizugu. Topaketa irekia izango da, lagunarteko giroan elkar ezagutu eta inguruko bazkideen nahiz inguruko talde lokalen kezkak aztertu ahal izateko. Ahalik eta bazkide gehien bertaratzea gustatuko litzaiguke. Topaketa Iruñean ospatuko dugu, maiatzaren 22an. Topaketak honako egitaraua izango du:

Energia Gara I Topaketa

19.00etan: Talde ezberdinetako batzordeen topaketa

19.00etan: Iruñeko Alde Zaharrean zehar pintxo-poteoa

21.30etan: Afari ekologiko (eta energetikoa) Iruñeko Arrano elkartean

(Afalostean talde ezberdinek euren ekintzak aurkezteko aukera egongo da, baita euren esperientziak eta etorkizunerako proposamenak partekatzeko ere)

 

18.45etatik aurrera Energia Garako lokalean egongo gara, San Agustin kaleko 24an.

 

Topaketa aukera ona izango da beste bazkideekin, tokian tokiko talde lokalarekin nahiz gainontzeko talde lokalekin harremana estutzeko, euren lana gertutik ezagutu eta ideia berri nahiz epe ertain edo luzerako proposamenak aurkezteko.

Lurralde guztietatik bertaratzeko aukera erraztu nahi dugu. Horretarako leku ezberdinak atonduko ditugu, nahi duen orok Iruñean gaua pasatzeko aukera izan dezan. Hainbat aukera aztertzen ari gara eta seguruenik beharrezkoa izango da lozakua eta koltxonetak erabili behar izatea. Hala eta guztiz ere, lotara gelditzea pentsatzen ari baldin bazara galdeketa orrian azal ezazu eta jakinaren gainean izango zaitugu. Antolakuntza bertaratuko den jendearen araberakoa izango da, horregatik zuen asistentzia ahal bezain pronto ziurtatzea eskertuko genizuke.

Beraz, topaketa antolatu ahal izateko, etortzeko asmoa baldin baduzu, bete ezazu honako formularioa maiatzaren 15a baino lehen. 

 

izen emateko formulario

Edozein pertsonari irekitako topaketa izanik, interesa izan dezakeen edonor gonbidatzeko ez zalantzarik izan, nahiz eta ez kooperatibako bazkide izan. Edozein izanez gero, gurekin harremanetan jar zaitezke honako helbide elektronikora idatziz: energiagara@somenergia.coop. Maiatzaren 22an elkar ikusiko dugu Iruñan.

Espero Zaituztegu!

Energia ona guztioi!

ENERGIA GARAKO TALDE LOKALAK

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio esta protegido por reCAPTCHA y laPolítica de privacidady losTérminos del servicio de Googlese aplican.

El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.