Home > Grupos Locales > Navarra > Energia Gara Nafarroa > Antsoaingo Jasangarritasunaren 6. Ferian.

Antsoaingo Jasangarritasunaren 6. Ferian.

logo energia gara nafarroa

Datorren ekainaren 6an, Azoka Soziala eta Trukea izango da Antsoaingo Jasangarritasunaren 6. Ferian. Hori dela eta Som Energia/Energia Gara Nafarroa bertan izango da, energiaren kontsumoaren inguruan laguntza emateko, zuen dudak argitzeko edo eta konpainiaz aldatzeko tramitean laguntzeko.

Som Energia/Energia Gara Nafarroa, irabazi asmorik gabeko energia berriztagarriaren ekoizpen eta kontsumo kooperatiba da. Gure jarduera nagusia, energia berriztagarria komertzializatzea eta ekoiztea da. Gure helburu %100 energia berriztagarriz osatutako eredu energetikoa bultzatzea da.

Bazkide egin eta gurekin argindarra kontratatzeko, honako informazioa ezinbestekoa da:

– Banketxe bateko kontu zenbakia (bazkide egin eta argindarra kontratatzeko)

– Argindarraren azken faktura (argindarra kontratatzeko)

Hemen duzue Feriaren informazio zabalagoa:

Azoka soziala, herritarren alternatiba ekonomiko bat da, irizpide ekonomikoetan, demokratikoetan, ekologikoetan eta sozialetan oinarritzen dena, elkartruke ekonomikoa eredu sozial justuago batean zerbitzura jarriaz.

Azoka sozial hau, hilero Iruñerriko auzo eta herri desberdinetan burutuko da, non hurbileko elikagaiak, nekazaritza ekologikoa, ingurumena errespetatu eta ekonomia sozialean oinarritzen diren merkatariei irekia, trukea egiteko gazteentzako postuak, beraien lan eta ekimenak azaltzeko auzoko talde eta erakunde desberdinen postuak eta proposamen desberdinak azaltzeko espazio bat izango direlarik bertan.

Azoka sozial honetan elikagai ekologikoak, naturalak, gertukoak, arropa, artisautza,.. salmenta postuak egongo dira eta alternatiba ekonomikoko zerbitzuak, hala nola, Fiare banka etikoa, Energia Gara Nafarroa eta beste zenbait zerbitzu.

Feriaren ondoren, bazkari herrikoi bat egingo da (Potxada), bertan parte hartzeko aukera izango duzuelarik. Jende boluntarioak prestatzen du, bazkariko txartelak 5.5€ balio du eta diru honen zati bat elikagaien bankura zuzentzen da.

Antsoain-en elkartuko garelakoan,

BLOG

http://eticom.coop/
https://guifi.net/
http://www.mecambio.net/

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio esta protegido por reCAPTCHA y laPolítica de privacidady losTérminos del servicio de Googlese aplican.

El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.