Home > Grupos Locales > Navarra > Energia Gara Nafarroa > TRUKE ETA MERKATU SOZIALA TXANTREAN

TRUKE ETA MERKATU SOZIALA TXANTREAN

 

Cartel_mercado_social_tx_03-10-15

Heldu den larunbatean, Urriak 3, Txantreako truke-merkatu soziala ospatuko dugu, «alternatiba ekonomiko herritarra eredu ekonomiko justuago baten alde». Arriurdiñeta plazan (liburutegiaren atzean) izanen da, 11:00etatik 14:00etara. Postuetan janari ekologikoa, naturala eta hurbilekoa (barazkiak, esnekiak, haragia, gazta, ardoa, ogia, arrautzak, xaboiak…), arropa eta artisau lanak erakutsiko dira. Horretaz gain, hainbat zerbitzuri buruzko informazioa eskainiko da: banka etikoa, energia-iturri berriztagarriak,aseguruak…

Gainera, trukerako gune bat, edonork jadanik behar ez dituen liburuak, arropa, jostailuak edo edozein objektu trukatzeko aukera izateko. Trukaketak TXanpon moneta soziala erabiliz egin beharko dira.

Bestalde, LA CRAFETERA-k (denda-tailerrak) aurrentzat (5 urtetik aurrera) sortze tailerrak egingo ditu.

 

Aldi berean, Txantreako Herri Kirol Taldearen eskutik ondorengo ekintza kulturalak burutuko dira:

 

  • Herri kirol
  • Taloak
  • Musika
  • Txiki Guneak

 

“Era honetako azokak kapitalismoari alternatibak bilatzeko aukerak ematen ditu, auzoan elkarbizitza sustatu eta espazio kultural eta sozialak berreskuratzearekin batera”

 

 

ZER DA SOM ENERGIA/ENERGIA GARA?

Som Energia/Energia Gara energia berriztagarria ekoiztu eta merkaturatzen duen irabazi asmorik gabeko kooperatiba bat da. Gure lan esparru nagusiak, energia merkaturatu eta ekoiztea dira, jatorri berriztagarridunak, noski. Eredu energetiko bat bultzatu asmoz gabiltza lanean, 100% berriztagarrietan oinarritzen dena hain zuzen.

Gure proiektua ezagutu eta kooperatibako bazkide izatea nahi duzuenok, honako datu hauek ekarri behar dituzue bazkide egiteko:

 

– Kontu zenbakia (bazkide egin eta argindarra kontratatzeko)

– Argindarraren azken faktura

 

Harremanetarako:

 

Twitter y Facebook

energiagara@someneriga.coop

San Agustin 24, etxabea. 31001 Iruñea (Hilabeteko lehen asteartetan)

 

Suscribete a nuestro Blog, y podeis seguirnos en  Twitter y Facebook

 

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio esta protegido por reCAPTCHA y laPolítica de privacidady losTérminos del servicio de Googlese aplican.

El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.