Home > Grupos Locales > Navarra > Energia Gara Nafarroa > ETOR ZAITEZ SOM ENERGIA/ENERGIA GARA NAFARROAREN 5. URTEURRENA OSPATZERA

ETOR ZAITEZ SOM ENERGIA/ENERGIA GARA NAFARROAREN 5. URTEURRENA OSPATZERA

Kaixo lagunak,

 

Bai, gure kooperatiba jaio zela dagoeneko 5 urte iragan dira eta nola ez, ospatzeko irrikaz gaude. Parte hartzea, elkarlana eta auzolana protagonista izan dira, azken urte hauetan, gure artean eta ahal izan dugun neurrian, eredu energetiko, ekonomiko eta sozial berri baten oinarriak sendotzeko lanean aritu gara.

Energia Gara Nafarroa guztion artean sortzen dugunez, aurretiaz aipaturiko helburuak lortzeko intentzioarekin, bazkide gehiagoren parte hartzea amesten eta deseatzen dugu. Beraz, bazkide maitea, gehien atsegin duzun ekintzetan (komunikazioa, formakuntza, proiektuak, itzulpengintza,…) parte hartzera animatzen zaitugu; ez zara berehalakoan damutuko! 😉

Azken urte honetan ez gara oso maiz zuzendu email bidez. Arrazoi nagusia, gure ekintzen berri  blog-aren bitartez ematen ari garelako da. Hori dela eta, harpidetu zaitezte blog-ean eta parte hartu bertan.

Azken urte honetan ere lan eskerga egin dugula esan genezake; hitzaldiak, formakuntzak, azoka sozialak, udaletxe eta instituzio desberdinekin elkarlanak,… gure inguruan aldaketak nabari ditugu eta aldaketa horren parte aktibo izan nahi dugu. Horregatik, zuen guztion laguntza ezinbestekoa da.

Blog-a jarraitu baduzue, ANAIARTEKO ERAKUNDEEN kanpaina ezagutu duzue. Kanpaina honen helburua, inguruan ditugun bazkideak eta beren negozioak, dendak, lanbideak,… ezagutaraztea da, ENERGIA ONEKO bazkideak saretuaz, Energia Gara-ko bazkide garela, harro, lau haizetara zabalduaz.

Udaletxeekin eginiko lana ere oso aipagarria da; Nafarroan, dagoeneko dozena erdi udaletxe bazkide dira, argindar kontratuekin, azkena Noain-go udaletxea izan delarik. Beste horrenbeste baino gehiago ere bidean dira eta beste zenbaitzuekin, eredu energetiko berri bat bultzatzeko bidean, proiektu konkretuen bitartez, hitzaldiekin, formakuntzekin,… elkarlanean gabiltza.

Dakizuenez, urtero, estatu mailan, gure kooperatibaren bi bilkura nagusi izaten dira. 2016an, Talde Lokalen bilera EAEn izango da, Energia Gara Euskadi-k antolatuko duena eta bigarren bilera, Iraileko Eskola, bazkide guztiontzat garrantzitsuena, Nafarroan izango dugu. Beraz, oraintxe bertatik, bertan parte hartzeko deia luzatzen dizugu, eta nola ez, berau antolatzeko lanetan parte hartzeko baita ere.

Testu honen abiapuntu izan dugun gaiaz jardungo gara berriro, 5. urteurrenaz. Datorren abenduaren 10erako, bi ekintza nagusi antolatu ditugu:

 

1)     ESTO LO CAMBIA TODOdokumentalaren proiekzio. Lekua definitu bezain laster jakinaren gainean jarriko zaituztegu.

2)     Bazkideon afari mundiala “La Única” peñan, Iruñean, 21:30tatik aurrera.

 

Ez dago esan beharrik primeran afalduko dugula eta konpainia ere paregabea izango dela, beraz, ezin zenezake elkarrekin egoteko eta ospatzeko aukera hau gal, animatu zaitez!

Afarira etorri nahi baduzu, idatzi mesedez gure helbidera energiagara@somenergia.coop

 

ETOR ZAITEZ SOM ENERGIA/ENERGIA GARA NAFARROAREN 5. URTEURRENA OSPATZERA

Harremanetarako:
Twitter y Facebook
energiagara@someneriga.coop
San Agustin 24, etxabea. 31001 Iruñea (Hilabeteko lehen asteartetan)

 

Harpidetu gure Blogean.  Jarrai gaitzazu Twitter eta Facebooken

 

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio esta protegido por reCAPTCHA y laPolítica de privacidady losTérminos del servicio de Googlese aplican.

El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.