Joan den Urrian, Noaingo udaletxeak Energia Gara Nafarroarekin lan akordio sinatu zuen. Akordio honen bidez, Energia Gara Nafarroa Noaingo udaletxearen energia hornitzaile izatera pasako da, %100 energia berriztagarria. Erabaki honekin, gizartearentzat eredugarri izateaz gain, aldaketa sozial erreal bat lortzeko bidean udalerriek duten gaitasun eta ardura agerian uzten digute.
Dena den, hau ez da Noaingo udaletxeak bide honetan egiten duen lehen pausua; hamar urte baino gehiago dira eredu energetiko jasangarri baten alde lanean dabiltzala. Azken urte hauetan, efizientzia energetikoa hobetzeko inbertsioak burutu dituzte, energia kontsumoa %30an jaitsiaz eta autokontsumorako instalazioak sortuaz.
Berri hau zinez pozgarria da eredu energetiko baten alde lanean gabiltzan guztiontzat, aldaketa posible dela erakusten digulako, inolako arrisku eta gain kostu gabe.
Dagoeneko hiru udalerrik sinatu dute Energia Gara Nafarroarekin akordioa; Noain, Olloibar eta Atarrabiak, baina ez dira azkenak izango; datozen hilabeteetan gehiagoren berri emango dizuegu.
Harremanetarako:
energiagara@someneriga.coop
San Agustin 24, etxabea. 31001 Iruñea (Hilabeteko lehen asteartetan)