Home > Grupos Locales > Navarra > Energia Gara Nafarroa > Nafarroako Gobernua- Autokontsumoari buruzko mintegia

Nafarroako Gobernua- Autokontsumoari buruzko mintegia

logo energia gara nafarroa

Berriki, Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Plan Energetiko berrian lanean diharduela argitaratu du, 2025ra begira. Asko pozten gaituen berria dela aitortu behar dugu, hartu duen, dirudien, bidea zein den kontutan izanik.

Energia berriztagarriekiko apustu sendoa egiteaz gain, sorkuntza banatua eta kontsumo kolektiboa elementu garrantzitsu gisa aurkezten dira eredu berri honetan. Energia Gara Nafarroak eta gure kooperatiba guztiak, esperientzia “dezente” pilatu dugu azken urteotan gai honen inguruan, horregatik, justua eta eraginkorra den eredu baten aurrean gaudela deritzogu.

Bestalde, Plan Energetiko honetan, energia aurrezteaz ere hitz egiten da, benetako trantsizio energetiko eta eredu energetiko jasangarri baten oinarria delarik berau, helburu nagusitzat pertsonen garapena duena. Energiaren ikuspegi soziala eta beronek pertsonen eguneroko bizitzan duen onura, oinarrizkoa izan behar da Nafarroako Plan Energetiko berri honetan.

Dena den, badago Nafarroako Gobernuak egin duen iragarpen honetan dudak sortu dizkigun gai bat. Ekonomia Garapenerako lehendakariordeak, Manu Aierdi jaunak, Gas Natural Fenosa Fundazioak, apirilaren 5ean Baluarten antolatu zuen mintegia aurkeztu zuen. Pentsatzen dugu, mintegiak izan zuen izenburuaren harira eta ondorioz aurkeztuko zuela: banatutako energia elektrikoaren sorkuntza eta autokontsumoa.

foto texto (1)

 

Mintegiaren izenburuak eta Aierdi jaunak eginiko aurkezpenak, banatutako energia sorkuntzak Nafarroaren garapenean izan ditzakeen aukerak aztertu eta sakonduko zirela aditzera ematen zuten baina zoritxarrez ez zen horrela izan. Baliteke Aierdi jaunak horrela ez sentitu izana, aurkezpena egin ondoren joan beharrean izan zuelako, baina mintegiaren hurrengo egunean, honela laburtu zuen Diario de Navarra egunkariak bertan hitz egindakoa: «Adituek zalantzan jartzen dute autokontsumoa eta garapen irregularra gerta litekeela ohartarazten dute».

Mintegian aurkeztutakoak eta beren ondoriok, ez zuten Nafarroako Plan Energetiko Berrian azaltzen diren oinarrizko ideiekin zer ikusirik izan. Hemen dituzuen bertan erabilitako aurkezpenak.

Jarraian, mintegian zehar literalki entzun genituen esaldi batzuk uzten dizkizuegu:

  • Autokontsumo burbuila bat dator eta gelditu beharra daukagu
  • Sorkuntza fotovoltaikoa instalazio handietan da soilik bideragarria
  • Autokontsumoa ez da sistema elektrikoarekin eta bere erabiltzaileekin solidarioa, beraz, berau gelditu beharra daukagu
  • Sistema erregulatzaileak erabiltzaile guztien kostu finkoa handitu behar du, sistemaren kostuak banatzeko…
  • Legealdi honetan onartu den babes bidesaria ezinbestekoa da

Hizlarien ondorioen arabera, indarrean dagoen autokontsumoaren legea zuzena da, gainera zorrotzagoa izan beharko litzatekeela diote… eta hau da beraien hitzetatik ulertzen duguna: autokontsumoaren bitartez, herritarrak eta enpresa txikiak ahalduntzen dira, beraien energiaren jabe egin, zer produzitu erabaki eta beren kontsumoa kontrolatzen dute. Dirudienez, hori ez dute gustuko.

Mintegian eginiko aurkezpen eta Nafarroako Plan Energetiko Berriarekin baieztapenak ez datozela bat pentsatu nahi dugu, zeren horrela balitz, Aierdi jaunak eta bere departamenduak azaldu eta argitaraturikoak ez dira zuzenak eta okerragoa izan litekeena, gezurtzat kalifika genitzake. Hau esanik, Aierdi jaunak mintegian aurkeztutakoen inguruan duen iritzia ezagutu nahiko genuke eta bide batez jakin, Aierdi jaunak zergatik aurkeztu behar dituen Nafarroako biztanleen gehiengoaren interesekin bat ez datozen era honetako mintegiak. Galdera erantzunen tartean agerian gelditu zen, zorionez, entzuleak ez zeudela aurkeztutakoekin ados.

Amaitzeko, Nafarroako Plan Energetiko Berrian azaltzen den bidearekin pozik gaudela adierazi nahiko genuke, herritarron eta enpresa txikien mesedetarako direlako, hori bai, beti ere mintegian azaldurikoarekin bat ez badatoz. Hau esanik, Aierdi jaunak zuzentzen duen departamenduak, gai honen eta mintegiaren inguruan duen iritzia zein den jakitea eskertuko genuke.

 

Harremanetarako:

Tel: 972 183 386 , astelehetik ostegunara, 9-tik 14-ra

energiagara@someneriga.coop
San Agustin 24, etxabea. iango gaituzue 19:30tatik aurrera. 31001 Iruñea (Hilabete batzeko lehen eta hirugarren asteartetan)

Harpidetu gure Blogean.  Jarrai gaitzazu Twitter eta Facebooken

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio esta protegido por reCAPTCHA y laPolítica de privacidady losTérminos del servicio de Googlese aplican.

El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.