Agur 2020

Kaixo lagunak,

Lehenik eta behin, guztiok ondo egongo zaretela espero dugu, daramagun urtea kontuan hartuta.

Ibilbidea bart hasi genuela dirudi eta dagoeneko 1.516 bazkide eta 2.569 kontratu ditugu Nafarroan.

Ez dago batere gaizki, baina energia eredu bidezkoagoa eta iraunkorragoa eraikitzen jarraitu nahi badugu, jende gehiagorengana iritsi behar dugu.

Dakizuenez, kapitala, energia berriztagarriei ahalik eta etekin ekonomiko handiena ateratzeko lanean jarri da, beste behin, eta gure lurralde osoan proiektu erraldoiak sortzeko asmoa azaldu dute.

Guk ez dugu megaproiekturik nahi, bi arrazoirengatik:

1) Ez dugu gure ingurumena suntsitu nahi.

2) Megaproiektu horien alternatiba errealak daude: autokontsumoa eta tokiko energia-komunitateak, herritarren esku.

Energia eredu bidezkoagoa nahi dugu, herritarrek erabakiko dutelarik zer, non eta nola egin.

Aurten, oso emankorra eta bizia izan da guretzat, eta bide horretan jarraitu nahi genuke.

Hala ere, azken hilabeteetan konturatu gara, bide horretan jarraitu nahi badugu zuen laguntza behar dugula.

Nola lagun gaitzakezue?

1) Energia Gararen tokiko taldean parte hartuz. Ez da astrofisikoa izan behar gure taldean parte hartzeko; profil guztietako pertsonen laguntza behar dugu.

Horretarako, jarri gurekin harremanetan energiagara@somenergia.coop helbidean edo 693909154 telefonoan.

2) Gure inguruan, guztion artean egiten ari garena lana zabaldu dezakezue.

3) Gure sare sozialetan (Twitter, LinkedIn…) igotzen ditugun berriak bidali/birbidali ditzakezue.

Eman dezakezuen laguntza guztia, ongi etorria izango da.

Amaitzeko, urte bukaera eder bat izatea opa dizuegu eta datorrenak, osasuna eta energia ona ekar diezagula guztioi.

Eskerrik asko aldez aurretik, eta besarkada handi bana!

Energia Gara Nafarroa

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio esta protegido por reCAPTCHA y laPolítica de privacidady losTérminos del servicio de Googlese aplican.

El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.