Som Energia Bilbao - Infogune Bilbao
Home > Autoproducción > Nafarroa > TxapelSUN 2 > Ingeniaritza-enpresen bigarren lehiaketa irekiko dugu Nafarroan, Euskadin eta Errioxan autoprodukzio fotovoltaikoko 100 estalki instalatzeko

Ingeniaritza-enpresen bigarren lehiaketa irekiko dugu Nafarroan, Euskadin eta Errioxan autoprodukzio fotovoltaikoko 100 estalki instalatzeko

[También en castellano]

TxapelSUN 2 erosketa kolektiboa sustatu genuen Nafarroako nahiz Bilboko tokiko taldeetako eta Som Energiaren Talde Teknikoko kideek joan den martxoan ireki zen ingeniaritza-enpresen lehiaketa esleitu gabe utzi dugu. Aldi berean, beste lehiaketa bat abiatu dugu, nahi izatekotan, ingeniaritza-enpresek proposamen berriak aurkez ditzaten.

Som Energia oso zorrotza da erosketa kolektiboetako lehiaketen ebazpenari dagokionean; ingeniaritza-enpresa irabazleak ahalik eta konfiantza handiena eman behar digu guk berari Kooperatibako bazkideentzako 100 instalazioen paketea entregatzeko.

Lehiaketa irabazten duen enpresak TxapelSUN 2 izeneko autoprodukzio fotovoltaikoko 100 instalazioren erosketa kolektiboan «giltza eskurako» zerbitzua eskainiko du. Halaber, lehiaketan parte hartzen duten enpresek Kooperatibaren homologazioa lortu ahal izango dute haien lurraldeetan tokiko taldeek egiten dituzten enkarguetarako.

Erosketa kolektibo honek Som Energiako ehun bat bazkide bildu nahi ditu, plaka fotovoltaikoak erosi eta etxean instalatzeko aukera izan dezaten. Lehen urratsa bazkideek instalazioak zein enpresarekin kontratatuko dituzten aukeratzea izango da, eta horretarako lehiaketa bat egingo dugu.

Enpresa instalatzailea aukeratzea

Gaurtik ekainaren 26ra arte, enpresa instalatzaileek lehiaketan parte hartu ahal izango dute kanpainari atxikitzen zaizkion pertsonei instalazio-zerbitzua eskaintzeko. Enpresa irabazlea instalazio-prozesu osoaz arduratuko da: hasieran, parte-hartzaileei aholkularitza ematea, obra-baimena tramitatzea, materialak (eguzki-moduluak, inbertsorea, eta abar) entregatzea, instalazioa muntatzea eta abian jartzea, eta, azkenik, autoprodukzio-instalazioa legeztatzea. Autoprodukzio fotovoltaikoko «giltza eskurako» 100 proiektu daude lehian.

Bestetik, erosketa kolektiboek xede dute lurraldearekin lotura estua duten tokiko enpresak sustatzea. Horiek horrela, lehiaketa irabaziko duen enpresa aukeratzean, hainbat irizpide hartuko ditugu kontuan: enpresak egoitza Nafarroan, Euskadin edo Errioxan izatea, kooperatiba bat izatea edo irabazi-asmorik ez izatea, eta enpresak ekonomia sozial eta solidarioaren balioekin bat egitea.

Lehiaketan parte hartzeko jarraibideak

Haien proposamena aurkeztu nahi duten enpresek izena emateko formularioa bete beharko dute ekainaren 26a baino lehen. Hemen formularioa eta lehiaketaren oinarriak:

Lehiaketaren oinarriak >

zena emateko formularioa >

Hurrengo urratsak

Aurreikuspenen arabera, lehiaketa irailaren hasierarako ebatziko da; orduan, enpresa irabazleak eskainiko dituen prezioak eta baldintzak ezagutuko ditugu.  Une horretan, Nafarroako, Euskadiko eta Errioxako Som Energiako bazkideek erosketan parte hartzeko eskaera egin ahal izango dute.

Erosketa kolektiboek merkatuko prezio hobea lortzea ahalbidetzen dute eta, aldi berean, izapideak errazten dituzte. Bestetik, Kooperatibako Talde Teknikoa aholkularitzaz eta segimenduaz arduratzen da, kalitatezko produktu eta zerbitzuak lortzeko.

Autoprodukzioa, eredu energetikoa eraldatzeko tresna

Som Energia 2017an hasi zen erosketa kolektiboak egiten Impuls Solar Vallès proiektuarekin, eta gaur egun Kooperatiba berrogei erosketa kolektibo baino gehiago abiarazten eta prestatzen ari da. Erosketa kolektiboki egiteak prezioak jaitsarazten ditu eta elektrizitatea autoproduzitzeko egin beharreko izapide administratibo eta legalen kudeaketa errazten du.  2019-2022 bitartean, Kooperatiban ia bi mila autoprodukzio-instalazio inguru bultzatu ditugu, horien bidez gizartea eta eredu energetikoa eraldatzeko asmoz.

TxapelSUN 2 erosketari buruzko informazio gehiago: auto@somenergia.coop 

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio esta protegido por reCAPTCHA y laPolítica de privacidady losTérminos del servicio de Googlese aplican.

El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.