Home > Autoproducción > Nafarroa > TxapelSUN 2 > TxapelSUN 2an izena emateko epea zabalik: eguzki-autoprodukzio fotovoltaikorako 50 estalki

TxapelSUN 2an izena emateko epea zabalik: eguzki-autoprodukzio fotovoltaikorako 50 estalki

[También en castellano]

IZENA EMATEKO EPEA ITXI DA

 

Som Energiak egindako autoprodukzioko lehen bi erosketa kolektiboek (Nafarroako Eguzki Bultzada / Impulsa Navarra Solar eta TxapelSUN) izan zuten harrera ona ikusita, TxapelSUN 2 izeneko erosketa kolektibo berri bat abiatu dugu.  Izena emateko epea zabalik dago teilatuan instalazio fotovoltaiko bat jarri eta kontsumitzen duten energiaren zati bat ekoiztu nahi (eta ahal) duten Nafarroako eta Errioxako bazkideentzat.

Alkubo Ingeniería enpresaren proposamena aukeratu dugu, lehiaketa bidez, TxapelSUN 2 erosketa kolektiboan izena ematen duten bazkideei zerbitzu integrala (aholkularitza, materiala, instalazioa, dirulaguntzen tramitazioa, halakorik badago, abiaraztea eta legalizazioa) emateko.

Zer da TxapelSUN 2?

TxapelSUN 2, Nafarroako Tokiko Talderen ekimenez, Som Energiak abiarazi duen erosketa kolektibo bat da. Erosketa kolektibo honek Kooperatibaren webguneko Autoprodukzio atalean ikusgai dauden beste esperientzia batzuen ereduari jarraitzen dio. Erosketa kolektiboek Som Energiako bazkideei enpresa instalatzaile fidagarri batekin autoprodukziorako instalazio fotovoltaiko bat baldintza onenetan eskuratzeko aukera ematen diete; kasu honetan, enpresa instalatzailea Alkubo Ingeniería izango da berriz ere. Horretarako, erosketa kolektiboek eskualde berean bizi diren ahalik eta Kooperatibako bazkide gehien elkartzen dituzte, eta Som Energiak, lehiaketa edo homologazio-prozesu baten bidez, instalazioen muntaketa egiteko bazkideek kontratatuko duten enpresa aukeratzen du.

Beraz, TxapelSUN 2an izena ematen duten bazkideek enpresa instalatzaileak eskaintzen dituen autoprodukziorako instalazio fotovoltaikoen ereduetako bat eskuratu ahalko dute.

Nori dago zuzenduta?

Erosketa kolektibo hau Nafarroan edo Errioxan orientazio oneko teilatu propioa duten Kooperatibako bazkideei zuzenduta dago.

Zeintzuk dira aukerak?

Azkenean erosketa kolektiboan parte hartzen duten bazkideek, kasu honetan, Alkubo Ingeniería enpresak eskaintzen dituen zortzi konfigurazioen artean aukeratu ahalko dute, eta enpresak instalazio fotovoltaikoa muntatzeko, abiarazteko eta legalizatzeko zerbitzua emango die ere.  Alkubo Ingeniería enpresaren oinarrizko eskaintza autoprodukziorako eguzki-instalazio oso bat da, hots, modulu fotovoltaikoak, inbertsoreak, egitura, babesak eta kable-sarea.

Instalazioa urtean erabiltzen dugun elektrizitatearen arabera aukeratzea komeni da, sortutako energia hobeto aprobetxatzeko. Kontuan hartu Alkubo Ingeniería enpresak eskaintzen duen zerbitzuak bisita teknikoa barne hartzen duela, kasu bakoitzean aukera egokiena zein den erabakitzeko. Zerbitzuak beste hauek ere barne hartzen ditu: legalizazio-tramiteak, kudeaketak erraztea (besteak beste, diru-laguntzak, laguntzak edo hobariak, halakorik balego), eta enpresa instalatzaileak emandako hiru urteko bermea.  Prezioak ez ditu barne hartzen ez legalizazio-tasa, ez obra-baimenak (baldin eta udalerriko udalak eskatzen baditu), ezta instalazio estandar batean sortu ohi ez diren ohiz kanpoko gastuak ere. Xehetasun guztiak Som Energiaren Erosketa kolektiboen baldintza orokorretan jasotzen dira.

Honako hauek dira Alkubo Ingeniería enpresak TxapelSUN 2an parte hartu nahi duten Som Energiako bazkideei eskaintzen dizkien produktuak (beheko informazioa ez da kontratu aurreko informazioa: produktuen baldintza zehatzak zertxobait alda daitezke, eta enpresa instalatzaileak, instalazioa bideragarria dela berrestean, bazkideei entregatuko dien eskaintzan zehaztuko dira):

Instalazio monofasikoak:

Instalazio trifasikoak:

Urteko produkzioaren kalkuluak egiteko, puntako 1.400 eguzki-ordu eta makurdura zein orientazio ezin hobeak aintzat hartu dira. Ohiko etxeko erabilera-profilarekin, batez besteko aprobetxamendu zuzena sortutako energiaren % 30 eta % 50 bitartekoa da. Soberakina konpentsatu ahal izango da, 244/2019 Errege Dekretuak xedatzen duenaren arabera. Prozesuaren funtzionamenduari buruz gehiago jakin nahi baduzu, irakurri artikulu hau.

Oinarrizko instalazioaz gain, erosketa kolektibo honetan, enpresak izena ematen duten bazkideei produktu osagarriak eskuratzeko aukera emango die ere, hala nola bateriak, energia-neurgailu adimendunak, ibilgailu elektrikoen kargagailuak edota itzalak optimizatzeko gailuak. Bisita teknikoan, Alkubo Ingeniería enpresak, gure instalazioaren ezaugarrien edo aurreikusten dugun energia-erabileraren arabera, produktu egokienak aukeratzen lagunduko digu. Eskainitako produktuen baldintza zehatzak instalazioa bideragarria dela berretsitakoan eta instalazio bakoitzaren beharretara hobekien moldatzen den azken proposamena egindakoan entregatuko zaizkie bazkideei. Era berean, baldintza zehatzak “giltza eskurako” muntaketa-kontratuan jasoko dira.

Nola eman dezaket izena?

Som Energiako bazkidea bazara, teilatuan eguzki-plaka fotovoltaikoak jartzeko tokia baduzu eta autoproduktore izateko prest bazaude, bete izena emateko formularioa eta ingeniaritza-enpresa zurekin harremanetan jarriko da zure instalazioa aztertzen hasteko. Izen-ematea formalizatzeko, Som Energiari 100 euro ordaindu beharko dizkiozu, kudeaketa-gastuen kontzeptupean. Izen-ematea ez da onartuko 100 euroak jaso arte, banku-transferentzia bidez edo Kooperatibaren banku-kontuan egindako diru-sarrera bidez. Hauxe kontua: ES55 3159 0055 7523 5153 9826.

Enpresa esleipendunak emandako arrazoi teknikoak direla eta, ezin bada instalazioa gauzatu, bazkideari izena ematean ordaindutako 100 euroak itzuliko zaizkio.

Behin bisita teknikoa eginda, bazkideak beste arrazoi batzuengatik baja eskatzen badu, ez zaio diru hori itzuliko eta Som Energiak egindako kudeaketa teknikoen ondoriozko gastuak ordainduko dizkio enpresa instalatzaileari.

ADI! Une honetan, sektore fotovoltaikoaren egoera korapilatsua da instalazio fotovoltaikoak martxan jartzeko funtsezko produktuen hornidurari dagokionean. Egoera zaila da mundu osoan; hortaz, agian entrega batzuk atzeratu egingo dira.

Izena emateko epea itxi da

Som Energia Fiare Banca Etikarekin elkarlanean hasi da, beren instalazio fotovoltaikoa martxan jartzeko laguntza behar duten Som Energiako bazkideei finantzaketa eskaintzeko.

Zure instalazioa Fiare Banca Eticarekin nola finantzatu dezakezun jakiteko edo TxapelSUN 2ari buruzko kontsultak egiteko, jar zaitez gurekin harremanetan posta elektronikoz: auto@somenergia.coop. 

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio esta protegido por reCAPTCHA y laPolítica de privacidady losTérminos del servicio de Googlese aplican.

El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.