[También en: Castellano, Català y Galego]
Gironan, 2017ko maiatzaren 3a
Bazkide agurgarriak,
Som Energia SCCL kooperatibako Errektore kontseiluaren izenean, 2017ko maiatzaren 27an egingo den Som Energiaren Batzar Orokorrera dei egiten dizuegu bazkideei.
Batzar orokorra 09:30etan lehen deialdian eta 10:00etan bigarrenean izango da.
Egoitza nagusia honakoa izango da:
Auditorio del Edificio Narcís Monturiol
Parque Científico y Tecnológico de la Universidad de Girona.
Pic de Peguera 15 – Girona
Gai zerrenda honakoa da:
Ongi etorria eta urteko txostena | |
Kontuen egoera (2016eko kontuen onartzea eta kooperatibaren soberakinen banaketa) | |
Kontuen ikuskaritzaren txostenaren aurkezpena | |
Lerro estrategikoen berreztea | |
2017ko aurrekontua onartzea | |
Borondatezko kapital sozialaren urteko interesa | |
Borondatezko kapital sozialaren jaulkipenaren gehikuntza | |
Kontuhartzaileen kargu berrien hautaketa | |
2017-2018 rako elektrizitate tarifak | |
Generation kWh -ren prezioa | |
Interes- gatazka posiblea: Eolpop -ean parte hartzea | |
Interes- gatazka posiblea: Jaume Aliaga kontratatzea | |
Errektore Kontseiluaren kargu berrien hautaketa |
Informatzeko gaia
Eskua jasota egindako bozketa
Boto elektronikoa
Aurrez, gaiak aztertu eta beraien inguruan eztabaidatzeko aukera duzue plataforman sortu berri dugun taldean.
Bozketa elektronikoa
Aurten, berritzeko eta partaidetzako tresna berriak probatzeko asmoz, boto elektronikoa ezarriko dugu gai batzuk modu anonimoan botatzeko:
- Errektore Kontseiluaren kargu berrien hautaketa.
- Eolpop-ean parte hartzea.
- Jaume Aliaga kontratatzea.
Boto elektronikoa emateko epea maiatzaren bigarren hamabostaldian izango da (bozketaren emaitzak batzarraren egunean emateko). Informazio gehiago emango dizuegu. adi egon!
Kontuan hartu botoa bakarrik elektronikoki eman ahalko dela. Batzarrean ezingo da botoa eman!
On-line eran bozkatzeko kontratatu dugun (Nvotes) sisteman zuen datuak atxiki nahi ez badituzue, esaguzue som2017@somenergia.coop helbidera idatziaz, esplizituki azalduaz, maiatzaren 13a baino lehenago.
Ez ahaztu Errektore Kontseilurako hautagaitzak jasotzeko epemuga maiatzaren 14an amaituko dela.
Bukatzeko, gogorarazi nahi dizuegu Blogaren atal honetan sortzen ari diren Batzar Orokorrari buruzko berriak eta materialak aurki ditzakezuela.
Animatzen zaituztegu batzar honetan parte hartzera, Kooperatibaren jardueraren garapenerako bilera garrantzitsua da eta.
Som Energia -ren Errektore Kontseilua