Inicio > Som Energia > 2017ko Batzar Orokorraren deialdia

2017ko Batzar Orokorraren deialdia

[También en: Castellano, Català y Galego]

Gironan, 2017ko maiatzaren 3a

Bazkide agurgarriak,

Som Energia SCCL kooperatibako Errektore kontseiluaren izenean, 2017ko maiatzaren 27an egingo den Som Energiaren Batzar Orokorrera dei egiten dizuegu bazkideei.

Batzar orokorra 09:30etan lehen deialdian eta 10:00etan bigarrenean izango da.

Egoitza nagusia honakoa izango da:

Auditorio del Edificio Narcís Monturiol
Parque Científico y Tecnológico de la Universidad de Girona.
Pic de Peguera 15 – Girona

Gai zerrenda honakoa da:

Ongi etorria eta urteko txostena
  Kontuen egoera (2016eko kontuen onartzea eta kooperatibaren soberakinen banaketa)
  Kontuen ikuskaritzaren txostenaren aurkezpena
  Lerro estrategikoen berreztea
  2017ko aurrekontua onartzea
  Borondatezko kapital sozialaren urteko interesa
  Borondatezko kapital sozialaren jaulkipenaren gehikuntza
  Kontuhartzaileen kargu berrien hautaketa
  2017-2018 rako elektrizitate tarifak
  Generation kWh -ren prezioa
  Interes- gatazka posiblea: Eolpop -ean parte hartzea
  Interes- gatazka posiblea: Jaume Aliaga kontratatzea
  Errektore Kontseiluaren kargu berrien hautaketa
Informatzeko gaia
 Eskua jasota egindako bozketa
Boto elektronikoa

Aurrez, gaiak aztertu eta beraien inguruan eztabaidatzeko aukera duzue plataforman sortu berri dugun taldean.

Bozketa elektronikoa

Aurten, berritzeko eta partaidetzako tresna berriak probatzeko asmoz, boto elektronikoa ezarriko dugu gai batzuk modu anonimoan botatzeko:

  1. Errektore Kontseiluaren kargu berrien hautaketa.
  2. Eolpop-ean parte hartzea.
  3. Jaume Aliaga kontratatzea.

Boto elektronikoa emateko epea maiatzaren bigarren hamabostaldian izango da (bozketaren emaitzak batzarraren egunean emateko). Informazio gehiago emango dizuegu. adi egon!

Kontuan hartu botoa bakarrik elektronikoki eman ahalko dela. Batzarrean ezingo da botoa eman!

On-line eran bozkatzeko kontratatu dugun (Nvotes) sisteman zuen datuak atxiki nahi ez badituzue, esaguzue som2017@somenergia.coop helbidera idatziaz, esplizituki azalduaz, maiatzaren 13a baino lehenago.

Ez ahaztu Errektore Kontseilurako hautagaitzak jasotzeko epemuga maiatzaren 14an amaituko dela.

Bukatzeko, gogorarazi nahi dizuegu Blogaren atal honetan sortzen ari diren Batzar Orokorrari buruzko berriak eta materialak aurki ditzakezuela.

Animatzen zaituztegu batzar honetan parte hartzera, Kooperatibaren jardueraren garapenerako bilera garrantzitsua da eta.

Som Energia -ren Errektore Kontseilua

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *