Home > Comunicados de Prensa > Evolución de la Cooperativa > [NdP] Som Energiaren kooperatibaren aparteko emaitzak

[NdP] Som Energiaren kooperatibaren aparteko emaitzak


 

[También en: Castellano y Català]

Kooperatibak bazkideei kontsultatu die zer egitea urtearen lehenengo seihilekoko etekinekin (milioi bat euro baino gehiagokoak) eta berrinbertsioak itzulkin ekonomikoari irabazi dio.

Koherentzia, gardentasuna eta parte-hartzea kontsulta loteslearen atzean dauden baloreen batzuk dira. Eta erantzuna kooperatibak bultzatzen dituen printzipioekin bat dago: inplikazio eta konpromisoa. Gijsbert Huijink-aren ustez,  Som Energiaren kudeatzailea, inkestaren emaitzak “trantsizio aldeko bazkideen apustua erakusten du banakako interes pertsonalen gainetik”.

Galdera formulario baten bidez egin da non 27.800 pertsona baino gehiagok bi aukeren artean aukeratu ahal izan duten: lehenengo seihileko elektrizitatearen aparteko kostuaren diru-itzulkina urteko azkenengo fakturan (15-20 €, bakoitzaren kontsumoaren arabera), edo geroko balizko egoera zailak ordaintzeko gordetzea (edo kooperatibaren ekintza berrietan inbertitzeko). %85ak kooperatibako erreserbetan uztea erabaki du, eta %15ak, aldiz, diru-itzulkina nahiago du. Erabakiak, non 6.168 bazkidek parte hartu duten, urte amaieraren behin betiko emaitzari buruzko ondorio baikorrak izango du.

enquesta-castEz-ohiko aparteko emaitza honek bere blogaren oharraren araberan, sortu egin du urte honetako lehenengo seihileko merkatu elektrikoaren kostuak askoz merkeagoak izan dira salmenta-prezioekin konparatuta (2015. urteko ekainean finkaturik).

Jaume Aliagak, Som Energiaren Kontseilu Errektorearen kideak, esan duenez “parte-hartze handi honek irabazi asmorik gabeko mugimendu kooperatiboaren garrantzia erakusten du %100eko eredu energetiko berriztagarrien alde”.

Som Energia (https://www.somenergia.coop) irabazi asmorik gabeko energia berdearen kontsumoaren eta sorkuntzaren kooperatiba da, hiritarren eskuetan eredu energetiko berriztagarria parte-hartzearekin eta gardentasunarekin lortzeko. Kooperatibak bost urte darama lan egiten  eta badu 28.000 bazkide Estatu osoan (1.300 Euskal Herrian), 38.000 argi berdearen kontratuekin (1.800 Euskal Herrian, bazkide bakoitzak kontratu bat baino gehiago izan dezake) eta 2016. urtean  23 milioi euro fakturatu nahi du.

Informazio gehiago nahi izanez gero:
· https://goo.gl/8BaVLe
Francesc Casadellà, Comunicación: 638 54 38 40
Marc Roselló, Participación: Tel. 691 77 75 40

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio esta protegido por reCAPTCHA y laPolítica de privacidady losTérminos del servicio de Googlese aplican.

El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.